Oturuntza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Floris Claesz. van Dyck 001.jpg
Otorduak
Otorduak
GosariaHamaiketakoaBazkariaAskariaAfaria
Jakiak
JanaurrekoaKoktelaZizka-mizkakHasierakoaJaki nagusiaAzkenburukoaBazkalondoaPintxoa

Oturuntza otordu arranditsu eta formala da, gonbidatuak dituena eta jaki askoz osatutakoa. Pribatua edo publikoa izan daiteke, eta gehienetan jatetxeetan egiten dira, nahiz eta kalean edo etxean ere egin daitezkeen.

Oturuntzetan jateko ekintza zerbait ospatzeko erabiltzen da, dela jaiegun garrantzitsu bat dela zeremoniaren bat, batez ere ezkontza, jaiotza edo hileta.

Oturuntza antolatu, deitu eta ordaintzen duenari "gonbidatzaile" deritzo; bestalde, oturuntzan omenaldia jasotzen duen pertsona gonbidatzailea bera izan daiteke, baina normalean beste pertsona bat izaten da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oturuntza Aldatu lotura Wikidatan