Oturuntza (Platon)
- Artikulu hau Platonen lanari buruzkoa da; otordua gaitzat duena beste hau da: Oturuntza
Oturuntza, jatorrizko grekeraz To Symposion eta latinez Convivium, Platonen solasaldietako bat da, K. a. 385-K. a. 375 urte bitartean osatutakoa. Ertain solasaldietako bat da, Platonen bere heltze-aroan idatzitakoa alegia, eta eros edo maitasunaren azalpen osotu bat eskaintzen du, pertsonaia ezberdinen bitartez. Artearen inguruko hausnarketa sakona ere bada solasaldi honetan: maitasuna bilatzeak edertasunaren esentzia bilatzera darama azkenik.
Egitura [aldatu]
Oturuntza solasaldia sei logoi erotikoi edo maitasunari buruzko hitzaldik osatzen dute gehi Altzibiadesen azken hitzaldia. Sarrera gisa, Apolodorok Aristodemok kontatu ziona azaltzen du, Agatonen etxean egindako oturuntza baten kariaz (172a-174a), nola Sokrates Agatonen etxera helduz zen (174a-175c) eta Eriximakok maitasunari buruz solasean aritzeko nola prposatzen duen. Ondoren maitasunari buruzko sei hitzaldiak datoz, hizlariak hauek izanik: Fedro (178a-180b), Pausanias (180c-185c), Eriximako (185c-188c), Aristofanes (189c-193d), Agaton (194c-197e), Sokrates eta Diotima (199c-212b), Altzibiadesen azken hitzaldia (212c-222b) eta azken eszena (222c-223d).
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |