Ousmane Sembène

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ousmane Sembène

Bizitza
JaiotzaZiguinchor1923ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Senegal
HeriotzaDakar2007ko ekainaren 9a (84 urte)
Hobiratze lekuaYoff (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaGerasimov Zinematografia Institutua
(1961 -
Hizkuntzakfrantsesa
Wolofera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, film-zuzendaria, zinema ekoizlea, aktorea, antzerkigilea, gidoilaria, estibatzailea, zinemagilea, militante politikoa, prosalaria eta errealizadorea
Lantokia(k)Senegal
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraSenegalese Tirailleur (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Frantziako Alderdi Komunista

IMDB: nm0783733 Allocine: 3586 Rottentomatoes: celebrity/ousmane_sembene Allmovie: p110770
Find a Grave: 20041217 Edit the value on Wikidata

Ousmane Sembène (Ziguinchor, Casamance, Senegal, 1923ko urtarrilaren 1a - Dakar, Senegal, 2007ko ekainaren 9a), senegaldar idazlea eta zinemagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrantzale, igeltsero eta zamaketari aritu zen Marseillan, eta lanbide horietan bere eleberrietarako gai izango zen lan-esperientzia eta militantismo sindikala hartu zuen.

Le Docker noir (1956, "Zamaketari beltza") etorkinen lan- eta bizi-baldintzak deskribatzen dituen lehenengo eleberrietako bat da. Ô pays, mon beau peuple (1957, "O herrialde, nire herri ederra") eleberrian gudari zahar batek, bere emazte frantsesarekin, bere herrialdera egiten duen itzulera eta bizi dituen arazoak aztertzen ditu. Bouts de bois de Dieu (1960, "Jainkoaren egur zatiak") da Sembèneren maisulana. Bertan, Dakar-Bamakoko burdinbideetako langileen greba kontatzen du.

Ondoren, kontakizun-bildumak argitaratu zituen, erregimen berrien kritika politikoaren bidetik idatziak: Voltaïque (1962), Véhi Ciosane et Le Mandat (1965, "Véhi Ciosane eta Agintaldia"). 1973an, Xala eleberri sinboliko eta ironiko laburra idatzi zuen. Le Dernier de l'Empire (1981, "Azken inperioa") lanean, berriz, agintariek deskolonizazioaren herentzia onartzeko duten ezintasuna salatzen du.

Zinemagile gisa, bere herrialdearen errealitateak erakusten ditu: Borom Sarret (1963), La Noire de...; (1966, "...ren beltza"), Emitaï (1970), Ceddo (1977). 1992an Guelwaar egin zuen, Afrikako kaos morala eta politikoa erakusten duen panfleto gogorra.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]