Oxidazio/hartzidura proba

Wikipedia, Entziklopedia askea

Oxidazio/hartzidura proba (O/H) laborategian bakterioak identifikatzeko erabiltzen den teknikaren bat da.


Oinarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proba honek mikroorganismoek azukreak katabolizatzeko dauden bi bideetatik zein jarraitzen duten argitzen du: bide oxidatiboa, atmosferako oxigenoa erabiltzen duena, ala hartziduraren bidea, oxigenorik gabekoa.

Proba burutzeko bi saiodi prestatzen dira: bietako batean oxigenoaren sarrera oztopatzen da, giro anaerobioa sortzeko. Horrela, mikrobio aerobioak oxigenoa duen saiodian haziko dira, eta hartzitzaileak bi saiodietan edo oxigenorik gabeko saiodian, oxigenoarekiko duten tolerantziaren arabera. Inongo saioditan hazten ez diren bakterioek ez dituzte azukreak katabolizatzen.

Gluzidoak katabolizatzerakoan (bide oxidatibo ala hartzidurakoaren bidez) ingurua azidotzen da. Azidotasuna hazkuntza-inguruak duen pH-aren adierazle batek agerian jartzen du, kolorez aldatuz (urdin koloretik horira pasatuz). Bakterioak ez baditu gluzidoak degradatzen hazkuntza- inguruak urdin dirau.

Prozedura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ereite-euskarri batekin agarrean hazitako kolonia baten inokulua hartu, identifikatu nahi den bakterioa duena.

Ziztadaz egindako ereitea egin O/H-ren hazkuntza-ingurua (Hugh-Leifson hazkuntza-ingurua, alegia) duten bi saiodietan. Saiodi bati baselina botatzen zaio gero, oxigenoaren sarrera eragozteko eta ingurugiro anaerobio bat sortzeko, hartzidura errazten duena.

Bi saiodiak inkubatu 48 orduz 37º C-tan, eta emaitzak aztertu.

Mikrobio hartzitzaileek bi saiodietan edo baselina duen saiodian sortzen dituzte azidoak, pH-aren adierazlea urdin koloretik horira aldatuz. Oxidazioa burutzen dutenek, aldiz, baselinarik gabeko saiodia besterik ez dute azidotzen, baselinako saiodiak urdin jarraituz.

Emaitza posibleak honako hauek dira:


  • O/H: +/- : mikrobioa aerobio hertsia da (oxidazioa burutzen du, ez du hartzitzen)
  • O/H: +/+ : mikrobio fakultatiboa (oxidazioa eta hartzidura burutzen ditu)
  • O/H: -/+ : mikrobio anaerobio hertsia (hartzidura besterik ez du burutzen)
  • O/H: -/- : mikrobioak ez ditu gluzidoak katabolizatzen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]