Ozono

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Trioxigenoa
Ozono molekula

Ozonoa (O3) edo oxigeno peroxidoa hiru oxigeno atomok osatzen duten molekula da. Kolorerik ez du eta usain atsegina du. Erradiazio ultramorea behar da ozonoa sortu ahal izateko. Gainera karga elektriko negatiboa du.

Martinus van Marum fisikari herbeheretarrak aurkitu zuen 1781ean makina elektrostatikoekin lanean zebilenean. Gas (ozono) usaina sumatu baitzuen. 1840ko maiatzean Christian Schönbein, Basileako Unibertsitateko kimikari alemaniarrak, ozono izena jarri zion.

Sorkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energia kantitate handiak oxigeno molekulekin kontaktuan sartzen direnean ozonoa sortzen da, hauek atomo bakarretan zatituko dira oxigeno molekulekin erreakzionatzeko. Katalizatzaile baten bidez erraztuko da erreakzioa eta ozono molekulak sortzen dira. Gas hau oso ezegonkorra da eta hirugarren oxigeno atomoak normalean ihes egiten du segundo batzuk pasatzen direnean.

Atmosferako ozono kantitate gehienak izpi ultramoreengatik sortzen dira, atmosferan sartzen direnak eta estratosferako altuera (10-50 km) erreakzio fotokimikoa sortzen dute.

Oxigenoaren formazioa landare-kopuruarekiko zuzenki proportzionala da funtzio klorofilikoaren eraginez. Landaretza handiena tropikoen artean dago; hots, Amazonia eta Asia hegoaldea, esaterako, baso zein landaretza ugari dutelako ezagunak dira.

Bestalde, eguzki-argiak gehien jotzen duen lekua ere tropikoen artekoa da. Beraz, ozono-kantitaterik handiena tropikoen arteko lurren gainean sortzen da.

Neurketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Globo zundarekin atmosferan dagoen O3 kontzentrazioa neurtzen da, erradiazioa neurtzen duten sateliteekin. Lehenengo neurketak 1930an izan ziren Arosa estazio meteorologikoan, Suitzan. Kontzentrazio hauek Dobson unitateetan neurtzen dira non:

1 DU = 2,7 x 1018 (O3/cm³ molekula)

Tropikoen artean kontzentrazio normalena 250 eta 260 UD bitartekoa da, baina latitude handiagoetan kontzentrazioak 400 DU baino handiagoan izaten dira.

Ozono geruza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus daitekeen modura, Hegoburuaren inguruan dago ozono-geruzaren zuloa (1957-2001)
Sakontzeko, irakurri: Ozono geruza

Eguzkitik Lurrera datozen uhin ultramoreek erredura larriak sorraraz ditzakete, eta azaleko minbiziaren arriskua handiagotu. Erradiazio hori Lurrera zuzenean helduko balitz, bizitza ezinezkoa izango litzateke gure planetan. Zorionez, estratosferan ozono geruza bat dugu, Eguzkitik datozen uhin ultramore kopurua handia desbideratzen du.

Azken urte hauetan ikusi ahal izan denez, ozono geruza hori mehetu egin da, eta zulo handi bat ere nabaritu zaio Antartikaren parean. Badirudi ozono geruza horren galera hegazkin supersonikoek eta CFC izeneko gaiek (kloro-fluoro-karbonatuak) eragiten dutela. Aerosol (esprai), hozkailu eta girogailuetan erabiltzen dira aipatutako substantzia horiek.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estratosferako ozonoaren onurez gain,bestelakoaren abantailak aipagarriak dira zenbait adituren ustez. Adibidez, uren tratamenduan lanean ari den ikerlari-talde batek dioenez, ozonoak desinfektatzeaz gain, bakterioak hiltzen ditu eta birusak moteldu. Ez hori bakarrik, medikuntza arloan lanean ari diren hainbat zientzialariren arabera, odolean sartuz gero, zelulek oxigenoa garraiatzeko duten gaitasunak gora egiten du, eta, aldi berean, zeluletan egon daitezkeen birusak edo eta bakterioak hil ditzake. Odolaren zirkulazio-arazoetan, kolitis-kasuetan, minbizi mota batzuetan, fistuletan, azaleko infekzioetan, erreduretan, burmuineko odol-zirkulazioa handitzeko eta abarretan ozonoa erabiltzen da.

Kloroa baino garestiagoa izan arren, ura edateko on bihurtzeko erabiltzen da ozonoa. Dena den, oxidatzaile ahaltsua denez, kontuz erabiltzen ez bada arriskutsua izan daiteke. Baina uretara ozono gehiegi botaz gero arazoak sor ditzake: arnasbideetako eta biriketako narritadurak batez ere.

Ura edateko modukoa bihurtzeko erabiltzeaz gain, airea arazteko eta ur zikinek sortzen dituzten gasak garbitzeko ere erabiltzen da. Oxidatzailea denez, argizariak, olioak, irinak eta ehunak zuritzeko erabili izan da.

Ozono troposferikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Ozono troposferiko

Ozono troposferikoa edo gainazaleko ozonoa troposferan dagoen ozonoa da, lurrazaletik eta 10km gorako geruzan dagoena. Oso oxidatzailea denez, gainazalak, eraikuntzak eta beste material batzuk kalte ditzake. Uztentzako, basoentzako eta landaretzarako, kaltegarria da bere emankortasun biologikoa gutxitzen baitu. Baina batez ere osasun publikoarentzat da kaltegarria, hainbat efektuak sortuz, hala nola, eztula, begi, lepo eta eztarrian sumindura edo birika kapazitatearen murrizpena %20an.

Hala ere, efektu hauek kontzentrazioaren arabera alda daitezke, eta baita, esposizio denbora eta norberaren sentsibilitatearen arabera. Biztanleriaren talde sentikorra, haurrak, zaharrak, arnasketa arazodun pertsonak eta ozonoaren eraginera oso sentikorrak diren pertsonak dira. Azken hauek biztanleriaren %10 osatzen dute.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ozono Aldatu lotura Wikidatan