Páidí Ó Sé

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Páidí Ó Sé
Datu pertsonalak
Izen osoa Páidí Ó Sé
Jaio 1955eko maiatzaren 16a
Ceann Trá, Dingle penintsula
Kerryko konderria (Irlanda)
Hil 2012ko abenduaren 16a
(57 urte)
Garaiera 1,78 m.
Pisua
Posizioa Hegaleko atzelari eskuina
Ibilbidea
Urteak Taldea Partidak (puntuak)
1970eko hamarkada-1980eko hamarkada An Ghaeltacht ??
Urteak Selekzioa Partidak (puntuak)
1975-1987 Kerry GAA 53 (0-08)

Páidí Ó Sé (1955eko maiatzaren 16a, Ceann Trá, Dingle penintsula, Kerryko konderria - 2012ko abenduaren 16a, Ceann Trá, Dingle penintsula) irlandar futbol gaeliko jokalari eta entrenatzaile bat izan zen, bere ibilbidean zehar bere jaioterriko Kerry konderriko taldearekin lortutako txapelketei esker kirol horretako kondaira bilakatu zelarik. Ama hizkuntza irlandera zuen.

Bere udalerriko An Ghaeltacht taldean jokatu zuen, baita 1975-1987 urteen artean Kerry GAA taldearekin ere. Azken honekin eta bere lidergopean All-Ireland Football Championship 8 txapelketa irabazi zituzten, Irlanda osoan sekulako ospea bereganatu zuelarik. Bere hilobak diren Darragh, Tomás eta Marc Ó Sé ere futbol gaeliko jokalari nabarmenak dira.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]