Péter Lékó
Péter Lékó, serbieraz Петер Леко (Subotica, Jugoslavia, gaur egun Serbia, 1979ko irailaren 8a) hungariar xake-jokalaria da.
Biografia[aldatu]
Zazpi urte zituenean, xake-joko bat oparitu zion aitak, eta 12 urte egin zituenerako nazioarteko maisua zen. Tibor Karolyi hungariar xakelariarekin entrenatzen zuen eskola-orduetan; ikasketak, berriz, tutoreen bidez osatu zituen. 1992an, 14 urtetik beherakoen Europako Txapelketa irabazi eta maila bereko Munduko Txapelketan lehen postuko berdinketa lortu zuen.
1994an, mundu-mailako hirugarren garaipena erdietsi zuen Wijk an Zee-ko lehiaketan, Herbehereetan, eta, hala, Munduko Xake Federazioaren xake-maisu handiaren titulua bereganatu zuen 14 urterekin. Errekorren liburuan, Leko bihurtu zen, Judit Polgárren ordez, munduko xake-maisu handietan gazteena. Hungarian eta Espainian ere lortu zituen mundu-mailako beste bi garaipen 1993an.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.