Pöyrisjärviko Eremu Basatia

Wikipedia(e)tik
Pöyrisjärvi Eremu Basatia» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pöyrisjärvi Eremu Basatia


Poyrisjärvieremubasatia.png
Kokalekua Finlandiako bandera Lappi, Finlandia
Azalera 1.280
Sorrera 1991

Pöyrisjärvi Eremu Basatia (finlandieraz: Pöyrisjärven erämaa-alue; iparraldeko samieraz: Bievrrašjávrri meahcceguovlu) Enontekiö udalerrian dagoen eremu basati bat da. Izena, eremu basatiaren bihotza den Pöyrisjärvi aintziratik datorkio; aintzira honen inguruan, Finlandia osoan bereziak diren landareak hazten dira bertako hondarrezko duna ikusgarrietan. Ipar Finlandiako eremu honek, urtero, hamaika arrantza-zale, piraguista eta, orokorrean, naturzale erakartzen ditu eta eremu basati bisitatuenetakoa da. Ondoan, Käsivarsi, Pulju eta Tarvantovaara eremu basatiak eta Lemmenjoki eta Øvre Anarjohka parke nazionalak daude.

Hegoaldeko zuhaitz nagusiak pinuak dira; iparraldean, aldiz, urkiak dira nagusi. Tunturi eremua denez, tundra eremu zabalak daude ere, hala ere, inguru zingiratsu eta paduratsuak dira nagusi.

Elur-orein zaintzan dabiltzan samitar batzuez gain, ez da inor bizi eta, hain zuzen, gertuen dagoen herrixka Näkkälä herrixka samitarra da.

Berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pöyrisjärvi aintzirako hondarrezko dunak dira eremu basati honen bereizgarri nagusia. Duna hauetan, ipar-ipuruak edo ipar-orreak eta urkiak bezalako zuhaitzak hazten dira. Pöyrisjärvi eta Näkkäläjärvi aintzira inguruetan, Finlandiako tunturi ospetsuak daude, ingurua, paisaia natural izugarria bilakatzen dutenak. Negu eta uda partean izoztuak egon ohi diren padura eta zingirek ere, euren tokia dute eremu basatian [1].

Hegoaldeko zuhaitz nagusiak pinuak dira; iparraldean, aldiz, urkiak dira nagusi. Tunturi eremua denez, tundra eremu zabalak daude ere, hala ere, inguru zingiratsu eta paduratsuak dira nagusi.

Landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bioletak, udazken garaian harrotasunez gailentzen diren azeri-mahatsak eta ahabia gorriak bezalako lore espezieak dira nagusi aintzira, zingira eta paduretan. Gainontzeko eremu basatian, azaleak eta Cetraria nivalis eta Diapensia lapponica bezalako landare motak agertzen dira.

Ibai hertzetan eta belar luzeko inguruetan lore-klase gehiago ezkutatzen dira; geranioak, semelorak, kardulatzak eta azeri-buztanak, esaterako.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko tenperatura hotzengatik, biztanle gutxi daude; ohikoenak, azeri artikoak, bisoi amerikarrak, elur-orein etxekotuak, erbinude arrunt eta zuriak, hartz arreak, ipar-katamotzak, jatunak eta otsoak dira.

Ugaztun txikien artean, aipatzekoak dira satitsu txikiak eta ur-satitsu hankazuriak [2].

Hegaztiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegaztiak dira, zingiretako intsektuei esker, animalien kopurua hazten dutenak. Zingira hezeetan, borrokalaria, istingor arrunta, kuliska pikarta eta mendebal-txori mokomehea bezalako hegaztiak bizi dira uda partean; aintzira lehorragoetan, aldiz, espezie gehiago daude, esaterako, laponiako berdantza, larre-buztanikara, mendi-txonta, negu-txirta, papourdina, txirritxo handia, txoka gorrizta eta urre txirri arrunta. Hamazazpi ur-hegazti espezie desberdin daude, haien artean, ahate gorriztak, ahatebeltzak, beltxarga oihulariak, zerra txikiak eta antzara hankagorriztak, hankahoriak, muturzuriak eta nanoak. Elur-berdantzak, elur-hontzak, eper zuriak, txirri lepokodunak eta zapelatz galtzadunak, aldiz, mendi goialdean bizi diren hegaztiak dira.

Gehienak migratzaileak dira, Lappiko negu hotzak jasaten dituzten hegazti bakarrak, eper zuriak, eskandinaviako lagopodok, kaskabeltz handiak, laponiako kaskabeltzak eta okil hiruatzak baitira [3].

Arrainak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu hau arrantza paradisu bat da, amuarrain artiko handi ugari baitago bertako aintziretan. Bestalde, Käkkälöjoki eta Pöyrisjoki ibaiak amuarrain arruntez eta izokinez beterik dadue.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki gehiago[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]