PIC komunikazio sistema

Wikipedia, Entziklopedia askea
PIC» orritik birbideratua)
Marrazki zuria atzealde beltzaren gainean da sistema honen ezaugarri nagusia.

PIC Komunikazio Sistemak Roxana Mayer Johnson ikertzaileak 1981an antolatutakoarekin antza handia du. Sistema hau 1980an sortu zen Kanadan; sortzailea S. B. Maharaj izeneko ikertzaile bat izan zen. Gaur egun sistema hau Euskal Herrian ez bada erabiltzen, Novergian eta Suedian oso ezaguna da. Funtsean atzealde beltzeko piktogramak dira non simboloak zuriz marrazten dira. Jatorrian 563 piktograma ziren baina gaur egun 1200 inguru izan daitezke. Oso ohikoa da, bestetik, argazkiekin eta beste marrazkiekin nahastea [1]. Piktograma gehienak ikonoak dira, hau da, errealitatearen errepresentazio transparenteak. KPSn bezala, PICen ere itzulpenak agertzen dira baina zuriz.

Euskarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema hau oso euskarri desberdinetan erabil daiteke, goi teknologiakoetan, esaterako ordenadore eta [komunikagailu]]en bidez, edo tresna arruntetan, esaterako, koadernoak, oholak edo tableroak erabiliz. Modu batez edo bestez, sistema bera da: erabiltzaileak esanahi bat adierazteko piktogramak markatu behar ditu. Sinboloetan beti itzulpen ortografikoa agertuko da, erabiltzaileak ez diren pertsonek hobeto ulertzeko.

Sintaxia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sintaxi propioa, hizkuntza desberdinetara moldatzen baita. Berez, oso sistema telegramatikoa da, bakarrik funtsezko edukiak azaltzen baitira. Horren arabera esaldi bat egiteko ez ditugu deklinabideak edo juntagailuak erabiliko, kontezptuak bakarrik. Adibidez, "Ni eskolara automobilez joan naiz" bi piktogramekin azaldu daiteke: automobila + eskola. Horren ondorioz sarritan anbiguotasuna sor daiteke eta esaldi konplexuak sortzeko ez da batere egokia.

Erabiltzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mayer Johnsonen sistema bezala PIC sistema egokia izan daiteke komunikatzeko arazoak dituzten pertsonentzat, bereziki lengoia maila baxua behar dutenean eta hiztegi txikia dutenean. Orokorrean, oso sistema malgua da: ez da oso zaila sinbolo berriak asmatzea edo, bestela, ordezko argazkiak erabiltzea. Patologien aldetik pertsona horiek ikasteko, memoria eta sinboloak bereizteko gutxienezko ahalmena behar dute. Ikusteko eta entzuteko ahalmen handia behar dute, bestetik. Askotan PIC sinboloak beste sistemen osagarri moduan erabiltzen dira, esaterako ahozko hizkuntzarekin batera edo zeinu hizkuntzaren zeinuekin batera. Erabiltzaileen artean afasia pairatzen duten pertsonak, autismoa dutenak, perlesia, adimen urritasuna eta abar aurki ditzakegu. Zenbait kasutan, begien patologia zehatzetan, egokiagoak izan daitezke sinbolo hauek KPSkoak baino.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Casilda Elorriaga del Hierro: Zerez eginda dago komunikazioa?. 41/42 or.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]