PIM

Wikipedia, Entziklopedia askea

Protocol Independet Multicast (PIM) IP sareentzako multicast bideratze protokolo familia bat da. PIMk datuen banaketa eskaintzen du sare lokaletan edota hedapen zabaleko sareetan igorle batetik hartzaile askotara eta igorle askotatik hartzaile askotara. PIMri protokolo independentea deritzo ez duelako mekanismo propiorik topologiak detektatzeko, baina horren ordez beste bideratze protokolo batzuk emandako bideratze informazioa erabiltzen du, Border Gateway Protocol(BGP) bezalakoa adibidez.

Talde helburuanintzen bideratzaileen arteko datu bidalketarako PIMen lau aldaera daude:


  • PIM Sparse Mode(PIM-SM) edo modu sakabanatua, eraikitzen du esplizituki direkzio bakarreko zuhaitz partekatuak Rendezvous puntu baten (RP) taldeka : errotuta, eta aukeran “shortest-path” zuhaitzak. Honen funtzioa, talde helburuanitzeko bideratzaileak sakabanatzea azalera zabalean irabaziz. :PIM-SM nahiko ondo eskalatzen du azalera zabaletan erabiltzeko. Hemen datagramen bidalketan erabiltzen den algoritmoa Join da.
  • PIM Dense Mode (PIM-DM) edo modu dentsoa, eraikitzen du inplizituki “shortest-path” zuhaitzak domeinua multicast trafikoaz gainezkatuz eta :inausketa eginez hartzaileak ez dauden adarretan. Honen funtzioa, inguruko bideratzaile gehienak parte hartzea eta gertuen dauden beste :bideratzaileei informazioa bidaltzea, baina parte hartzen ez dutenei ezer ez bidaltzea da. PIM-DM eskalibilitate ezaugarri kaskarrak ditu. :Bideratzaileek datagramak bidaltzeko erabiltzen duten algoritmoa RPF da.
  • Bidirectional PIM, eraikitzen du esplizituki bi direkziotako zuhaitz partekatuak. Ez du inoiz sortzen “shortest-path” zuhaitza beraz, latentzia :handiagoa izango du PIM-SM baino. Hala ere ondo eskalatzen du.
  • PIM sourece-specific multicast (PIM-SSM) iturri bakarrak errotzen diren zuhaitzak eraikitzen ditu; modu horretan, aplikazio gutxi batzuetarako :seguruago eta eskalabilitate handiagoa duen eredua eskaintzen du. Protokolo honetan IP datagrama bat transmititzen da igorle batetik helburu batera :eta hartzaileak datagrama hauek jaso dezakete kanal batean harpidetuz.

Lauretatik, PIM-SM inplementazio handiena du. Normalean, PIM-SM IPTV sistemetan erabiltzen da, multicast fluxuen bideraketa egiteko VLAN eta azpisare edo sare lokalen artean.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

RFC 3973(http://tools.ietf.org/html/rfc3973) , Protocol Independent Multicast - Dense Mode (PIM-DM): Protocol Specification (Revised), A. Adams, J. Nicholas, W. Siadak (January 2005).