PSV Eindhoven

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
PSV Eindhoven
Ezizena(k) Boeren ("Baserritarrak"), Rood-witten ("Zuri-gorriak")
Sorrera 1913
Futbol zelaia Philips Stadion
(Edukiera: 35.000)
Presidentea Herbehereak Peter Swinkels
Entrenatzailea Herbehereak Phillip Cocu
Liga Eredivisie
2012-13 Eredivisie, 2.
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1929an lehenengo liga irabazi zuen taldea.
PSV Eindhoveneko jokalariak 2008ko liga titulua ospatzen.

PSV Eindhoven edo Philips Sport Vereniging Eindhoven Herbehereetako Eindhoven hiriko futbol talderik onenetakoa da, Liga eta Kopa palmaresari dagokionez bigarrena. Hainbat liga eta kopa irabazteaz gain 1988an Europako Kopa irabaztea lortu zuen, hau eskuratzen duen hirugarren talde herbehereetarra da. Etxeko partidak Philips Stadionen jokatzen ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra aurreko urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eindhoveneko Philips lantegiko langileek beren aisialdirako Philips Elftal taldea sortu zuten 1910an baina diru arazoak zirela eta talde berria eratu behar izan zuten 1913an, Philips Sport Vereniging Eindhoven. Hainbat kiroletan hartzen zuten parte baina 1916an agertu zen futbol taldea. 1915 arte ez zen lehen mailara igo eta 1929an lortu zuen lehenengo Liga txapelketa.

50. hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra amaitu eta 1950an izugarrizko denboraldia egin zuen Liga eta Kopa irabazi baitzituen. 1955ean Europako Kopa jokatu zuen, lehenengo talde holandarra izan zelarik.

70. hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

René eta Willy van de Kerkhof anai bikiak 1973an fitxatu eta garai eder bati hasiera eman zion. 3 Liga eta 2 Kopa irabazi zituen, baina are garrantzitsuagoa zena, UEFA Kopa eskuratu zuen 1978an.

80. hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984ean Guus Hiddink jokalari ohia entrenatzailearen laguntzaile bihurtu zen eta 1987an entrenatzaile hartu zuten. Bere eskutik iritsi zen taldearen "urrezko aroa". Lau liga jarraian eskuratu zituen eta hiru kopa ere bai. 1988an Europako Kopa eskuratu zuen SL Benfica penaltietan garaitu zuelarik. Jokalari handiak zituen, Ruud Gullit (1987 arte) eta Ronald Koeman.

90. hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990an Hiddinkek taldea utzi eta Bobby Robson ingelesak hartu zuen ardura. Ronaldo eta Romário brasildarrak fitxatu zituzten baina ez zuten esperotako emaitzarik lortu.

XXI mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mende berrian Europa mailan emaitza aipagarririk lortu ez badu ere Herbeheretan talde nagusietako bat izan da 6 Liga eta bi Kopa eskuratu dituelarik. 2012-13 denboraldian Ajax Amsterdamen atzetik bigarren egin du Ligan.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herbehereetan: 39[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Herbehereetako futbol txapelketa (21): 1928–29, 1934–35, 1950–51, 1962–63, 1974–75, 1975–76, 1977–78, 1985–86, 1986–87, 1987–88, 1988–89, 1990–91, 1991–92, 1996–97, 1999–00, 2000–01, 2002–03, 2004–05, 2005–06, 2006–07, 2007–08.
  • Herbehereetako futbol kopa (9): 1949–50, 1973–74, 1975–76, 1987–88, 1988–89, 1989–90, 1995–96, 2004–05, 2011–12.
  • Johan Cruyff Kopa (9): 1992, 1996, 1997, 1998, 2000, 2001, 2003, 2008, 2012.

Nazioartean: 2[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontinente arteko Futbol Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna(0)
  • Finalista (1): 1988.

Europako Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1988.

Europako Superkopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1988.

UEFA Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1978.

Jokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entrenatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: PSV Eindhoven Aldatu lotura Wikidatan