Pachacamac

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eguzkiaren tenplua, aurrealdea, itsasora begira.

Pachacamac[1] Peruko erdialdeko udalerria da, Limako departamenduan eta probintzian dagoena. Nekazaritza, abeltzaintza eta marmol-harrobiak dira ekonomia-jarduera nagusiak. Limatik hego-ekialdera dago, 32 km-ra. Arkeologia-aztarnategi bat dagoelako da ezaguna herria.

Arkeologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aztarnategiko gune aipagarriena Pachacamac jainkoaren tenplua da, piramide-itxura duena. Inken eta inken aurreko aldietan garrantzi handiko erromes-gunea izan zen. Pizarrok, hiri hartan aberastasun eta altxor handiak zirela entzunda, Fernando anaia bidali zuen, hango urreak harrapatzera; hark jainkoaren urrezko irudia suntsitu zuen, baina ez zuen aurkitu altxorra.

Eraikin aipagarrienak: Eguzkiaren tenplua, Ilargiaren tenplua, Pachacamacen tenplua (suntsitua), Urpi Huachacen tenplua, eta Erromesen plaza.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]