Pacific Heights (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pacific Heights 1990eko John Schlesinger estatubatuar zinema zuzendariaren suspensezko thriller filma bat da. Melanie Griffith, Matthew Modine, Michael Keaton, Laurie Metcalf, Mako, Carl Lumbly eta Dorian Harewood aktoreek antzeztu zuten.

Izenburuak San Francisco hiriko muino batean dagoen Pacific Heights auzoari aipamen egiten dio, hain zuzen ere, filma girotuan dagoen auzoa.

Tippi Hedren aktoreak adineko emakume aberats baten paperean agerpen labur bat burutu zuen, benetazko bizitzan Melanie Griffith aktorearen ama delarik.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEB, San Francisco. Diruz justu dabilen Patty eta Drake (Melanie Griffith eta Matthew Modine) bikote gazteak Pacific Heights auzoan etxalde bat erosi eta hura ordaintzeko itxuraz jatorra, dotorea eta atsegina den gizon bati (Michael Keaton) behealdeko solairua alokatuko diote. Orduan arazoak hasiko dira, bizilagun berria asmo txarreko gizona dela agerian geldituko da, alokairua ordaintzeari uko egin eta alde egiteko inongo asmorik ez baitu. Bizilagun berriaren asmoak bestelakoak dira: legearen zirrikituak aprobetxatuz bikotea modu zital eta ankerrenean sufriarazi eta probokatzeko, heuren erreakzioak delitu izan ditezen itxaroten duen bitartean.

Aktoreak

Aktorea Pertsonaia
Melanie Griffith Patty Palmer
Matthew Modine Drake Goodman
Michael Keaton Carter Hayes/James Danforth
Laurie Metcalf Stephanie MacDonald
Mako Toshio Watanabe
Nobu McCarthy Mira Watanabe
Dorian Harewood Dennis Reed
Tippi Hedren Florence Peters
Beverly D'Angelo (krediturik gabe) Ann Miller
Carl Lumbly Lou Baker
Sheila McCarthy Liz Hamilton
Luca Bercovici Greg
Jerry Hardin Bennett Fidlow
Dan Hedaya Loan Officer
Guy Boyd Warning Cop
Nicholas Pryor Hoteleko zuzendaria
Tracey Walter Exterminatzailea
James Staley Barrutiko fiskala
F. William Parker Epailea
O-Lan Jones Hoteleko neskamea
Miriam Margolyes Higiezinen agentea
J.P. Bumstead 1. sheriffa
Hal Landon Jr. 2. sheriffa
D.W. Moffett Bill
Barbara Tyson Amy
Damon Standifer segurtasun zaindaria (ezabatutako eszenak)

Kanpo loturak