Kayan etnia

Wikipedia(e)tik
Padaung» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Thailandia iparraldeko padaung emakumea.
Thailandia iparraldeko padaung haurra.

Kayan etnia Myanmarren bizi den tibetar-birmaniar talde etniko bat da. Kayan taldearen barruan honako azpitaldeak daude: Kayan Lahwi (Padaung ere, shaneraz "jirafa-lepoko emakumeak", deitzen zaiena, ပဒေါင် [bədàʊɴ]), Kayan Ka Khaung (Gekho), Kayan Lahta, Kayan Ka Ngan, Kayan Gebar, Kayan Kakhi eta Bwe (Kayaw).

Padaung hitza Shan etniakoek erabiltzen dute, eta "jirafa-lepoko emakumeak" esan nahi du.

Kayan populazioa 40.000 ingurukoa da Shan estatuan eta 20.000 inguru Kayah estatuan. 2004ko estimazio baten arabera, 130.000 inguru dira guztira.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karen herriko emakume askok txikitatik letoizko espiral edo idunekoekin lepoa deformatzen dute. Prozesua bost urtez hasten dute eta urtez urte espiralak gehitzen doaz. Espiral horiek lepauztia zapaltzen dute eta horri esker espiral gehiago jartzeko aukera ematen die. Denborarekin padaung emakumekeek lepo luzeak erakusten dute. Ohitura justifikatzeko mito asko dago. Adibidez Karen herria herensuge batetik omen dator eta hura imitatzeko emakumeek herensuge amaren itxura hartzen saitzen dira.[1]

Antropologia eta zientziaren ikuspuntutik, bestetik, teoria desberdinak sortu dira:

  • Tigreen erasoak saihesteko defentsa moduko ezkutuak dira.
  • Lepo luze horiek emakumeok itsustu egiten dituzte eta horrela inguruko herriek ez dituzte esklabo bihurtu nahi.
  • Lepo horiek emakumeak ahuldu egiten dituzte eta nahikoa da espiral bat kentzea emakume bat hiltzeko. Hori da, esaterako, Txiang Mai Unibertsitateko antropologoen ustea, hau da, modu horretan emakumeak gizonpean gelditzen zen beti eta edozein arazo sortuez gero ondorioa heriotza izan zezakeen.[2]

Teoriaz teoria ohitura honen zergatia ez dago garbi. Garbi dagoena da gaur egun horren mantentzearen zergatia: jirafa-emakumeak turismo erakartzeko tresna izugarria bihurtu da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kayan etnia Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]