Padibastet

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Usermaatra-Padibastet edo Petubastis, Antzinako Egiptoko faraoi bat izan zen, XXIII. dinastiakoa, K. a. 818tik K. a. 793 arte errege izan zena.

Manetonen arabera, Petubates (Julio Afrikano), Taniseko lehen erregea izan zen, Egipto, 40 urtez gobernatu zuen, eta, bere erregealdian zehar, lehen aldiz, olinpiada bat. Baina, Eusebio Zesareakoaren arabera, Petubastis Taniseko lehen erregea da, baina bere erregealdiaren iraupena 25 urtekoa da.

Bub printzea (Bubastis, Sheshonq III.a faraoiaren erregealdiaren 8. urtean, gerra zibila eta oinordekota gatazkak probesten ditu Leontopoliseko errege bezala koroatu eta Herakleopolis, Menfis eta Tebasen hala onartarazteko. Datauriko bere urterik altuena, hogeitahirugarrena da, Karnakeko nilometroko 29. inskripzioaren arabera.

Takelot II.a eta ondoren Osorkon III.aren arerio nagusia izan zen, hauek, Goi Egiptoko errege libiarrak Tebaseko XXIII. dinastian. Bera boterera iristeak, Tebasen, gerra zibil luze bat eragin zuen, hogeitamar urte iraun zuen, kontrako aldeen aurka. Alde bakoitzak, Amonen Apaiz Goren leinu bat izan zuen. Gatazka hau, Osorkon III.a printzearen kronika ospetsuan, Karnaken aipatzen da.

Padibasteten autoritatea, Tebasen eta Egiptoko mendebaldeko oasietan onartua izan zen, Columbiako Unibertsitateak berriki (2005ean) eginiko indusketek adierazten duten bezala.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Libiar jatorrikoa, litekeena da XXII. dinastiako Takelot II.aren semea eta Sheshonq III.aren anaia izatea. Baina litekeena da, baita ere, Tebasen Amonen Apaiz Goren izan zen Horsiese I.aren semea izatea. Bere seme-alabak honako hauek izan ziren: Iuput I.a, bere erregealdiaren 15. urtean, erregeorde izendatu zuena; Pediamon, Amonen Apaiz Goren izendatua Tebasen 7. urtean, eta Pentiefankh, bere erregealdiaren 8. urtean chaty izendaturikoa.

Faraoi bezala, bere ondorengoa, Sheshonq IV.a da.

Testigutza arkeologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karnakeko Amon jainkoaren tenpluko inskripzio eta urte liburuetan zenbait aldiz aipatua da. Karnakeko nilometroko inskripzioetan. Dajlako tenpl handian, non bere kartutxoa aurkitu den.


Aurrekoa
XXII. dinastia
Egiptoko faraoia
XXIII. dinastia K. a. 818-K. a. 793
Ondorengoa
Iuput I.a/Sheshonq IV.a
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Padibastet Aldatu lotura Wikidatan