Paganismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:09, 22 apirila 2015
Akelarrea.

Paganismoa edo paganotasuna (Euskal Herrian sarritan Jentiltasuna deitua) hasiera batean kristauek Europan euren erlijio ezarri aurretik zeuden erlijio politeistei deitzeko mespretxuzko izendapena zen (Greko-Erromatar politeismoa barne). Antzinako erlijioetako jende horrek kristauek ez bezala jainko asko gurtzen zituzten, aldiz kristauek jainko bakarra gurtzen zuten.

Esanahia

Berez, pagano hitza latineko paganus hitzetik eratorria da eta baserri girokoa, edota landatarra esan nahi du.

Paganismoa Euskal Herrian

Sakontzeko, irakurri: «Euskal mitologia»

Euskal Herrian paganismoari usadioz jentiltasuna deritzaio, kristautasuna iritsi aurretik bizi ziren euskaldunei jentilak deitzen baizitzaien.

Ikus gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paganismo Aldatu lotura Wikidatan