Pahlavi
Wikipedia(e)tik
Pahlavi edo pehlevi persiarrek K. a. II. mendetik Islama nagusitu zen arte (VII. mendea) erabili zuten alfabeto-mota da.
Aramear alfabetoan oinarrituta zegoen, eta hiru molde nagusi izan zituen. Eskuinetik ezkerrera idazten zen, eta, 19-20 letra erabili bazituzten ere, berrogeita hamar letra molde berezi agertzen dira Avesta edo zoroastrismoaren erlijio-liburuetan.
Zenbaitetan, jatorrizko forma aramearra gorde zuten pahlavi-idazleek adiera bereko baina hots desberdineko hitzak idazterakoan. Adibidez, arameerazko m-l-k (malka «errege») idazten zuten persierazko sha («errege») adierazteko. Ideograma moduko idazketa-forma horiek zirela eta, guztiz zaila bihurtu zitzaien arrotzei pahlavi-testuak ulertzea.
Ikus, gainera[aldatu]
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.