Paiute

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Numaga, paiuteen burua 1878ko gerran

Paiuteak Ipar Amerikako izen bereko bi herri indiarrak dira.

Paiute herriak shoshoni herriaren familiakoak dira. Uto-azteka familiako hizkuntza bat erabiltzen dute eta XIX. mendera arte egungo Estatu Batuetako hego-mendebalean bizi ziren. Hegoaldeko paiuteak Utah, Arizona, Nevada eta Kalifornia arteko lurretan bizi ziren eta erreserbetan itxi zituzten XIX. mendean Estatu Batuetako agintariek, kolonizatzaile zuriekiko liskarrik gabe ia. Iparraldeko paiuteak Nevada, Oregon eta Kaliforniako estatuen artean bizi ziren aldera zabaldu ziren. 1840tik aurrera, kolonizatzaile eta meatzari zurien aurkako borrokan jardun zuten eta guztiz menderatu zituzten 1874an.

4.000 paiute inguru dira gaur egun.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paiute Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]