Pakhet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pakhet
Egiptoar mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa

Pakhet, Egiptoko jainkosa txiki bat da, Inperio Ertainaren garaikoa, "urratzen duena" bezala ezagutzen dena. Koroatze zeremoniarekin estuki lotua dago.

Izen egiptoarra: Pakhet. Jainkosa greziarra: Artemisa

Ikonografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehoi eme burudun emakume bezala irudikatua zen, lili formako bi adarren artean duen eguzki diska batekin eta bi luma buruko bezala dituela. Bere animalia agerpena, katu basati bat da, eta, ondoren, lehoi eme bat, edo gepardo eme bat, haragitzerakoan har zezakeen formetako bat.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai haietako sinesmenen arabera, sua kontrolatzeko eta beste animalia batzuetan antzaldatzeko gai zen, sugea adibidez. Eguzkiaren babesletzat hartzen zelako gurtzen zen, baita, bere ahalmenen artean, Niloren ur goraldia mesedetzeko gai zelako ere. Osirisen aliatutzat hartzen zen. Lehoi eme formako beste jainkosak bezala, gerrarekin lotua zegoen, baita uadi eta oasiekin ere. Egiptoko Inperio Berrian, Amon eta Nekhbetekin batera agertzen da.

Epitetoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izenak, "Urratzen duena" esan nahi du; "Zatitzen duena", "Suntsitzailea" eta "Kentzen duena" da. "Ekaitz euriaren bideak irekitzen dituena" ere bada, eta, batzuetan, "Sethen dama". Piramideetako Testuetan "Herpe zorrozdun gaueko ehiztaria" bezala agertzen da, eta, Egiptoko Aro Berantiarrean, Isis-Pakhet bezala ikus daiteke, "Idazketaren Anderea".

Gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inperio Ertainean, toki sakratu bat zuen, Beni Hassandik gertu, tokiko jainkosa garrantzitsu bat zelarik. Bere gurtzak, berebiziko garrantzia lortzen du XVIII. eta XIX. dinastietan, gortearekin lotzen denean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]