Pala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pala-motak
Artikulu hau material askea jaso eta mugitzeko tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pala (argipena)».

Pala material askea jaso eta mugitzeko erabiltzen den tresna bat da. Ikatza, hartxintxarrak, elurra edo harea bezalako materialak lekualdatzeko erabiltzen da, eta oso arrunta da nekazaritza, lorezaintzan eta eraikuntzan.

Xafla mehe eta zabal batez eta hura eusteko balio duen kirten luze batez osaturik dago. Xafla gehienetan burdinazkoa edo altzairuzkoa izan ohi da. Xafla askotan okertuta dago erdian zulotxo bat eduki dezan kirtena sartu ahal izateko. Kirtena egurrezkoa izaten da askotan, nahiz eta metalezkoa ere izan daitekeen. Kirtenaren muturrak T formako heldulekua eduki dezake, pala hobeto kontrolatu ahal izateko.

Pala hitza hondeamakina handietara hedatu da. Makina hauek pala arrunten funtzio bera betetzen dute, alegia materialak jaso eta mugitzea, baina eskala handiagoan.

Pala-motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palak zeregin eta ingurune askotara moldatu dira. Lan espezifikoetarako sortutako palak daude, edo erabilera askotarako prestatutakoak.

Gizakiak eskuz erabiltzeko palak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ikatzerako palek xafla zabal eta laua daukate, ertzak dituena, eta D formako kirtena.
  • Elurrerako palek xafla oso zabala eta ertzik gabea daukate, gorantz okertua, eta kirten oso luzea. Askotan plastikozkoak izaten dira, pisu gutxiago eduki dezaten.
  • Garauetarako (laboreetarako) palek aluminiozko edo plastikozko xafla zabala daukate. Garauak kaltetzeko prestatuta ohi daude.
  • Lorezaintzako palak esku bakarrarekin erabiltzeko tresna txikiak dira. Lur-multzoak apurtzeko erabiltzen da. Normalean xafla estu eta sendoak dituzte, mutur zorrotzekoak.
  • Labe-pala zurezkoa izaten da, xafla zabalekoa eta kirten laburrekoa, eta janariak, normalean ogia eta opilak, labera sartzeko eta labetik ateratzeko erabiltzen da.
  • Jostailuzko palak, normalean plastikozkoak direnak, haurren jolaserako erabiltzen dira. Txikiak dira, pisu gutxikoak, eta gehienetan harearekin jolasteko erabiltzen dira.

Makinen palak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait makinak pala handiak dituzte erantsita, hala nola hondeamakinek, elur-kentzeko makinek, eta abarrek.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pala Aldatu lotura Wikidatan