Palanka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau makina sinpleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Palanka (argipena)».
Palankak mutur batetik indar txikia eginez beste muturrean indar handia eragiteko makina sinplea da.

Palanka indar txikiak baliatuz indar handiak eragiteko erabiltzen den makina sinple bat da, fulkru edo euskarri baten bitartez lurrari edo beste azalera bati loturiko barra zurrun batek osatua. Palanka baliatzeko mugiarazi nahi den gorputza barraren mutur batean jarri eta beste libre geratzen den beste aldean indarra egiten da, palanka fulkruaren gainean bermatuz. Guraizeak eta matxardak palankaren efektua baliatzen duten tresnak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat izan dira historian zehar palanka oinarritzat hartuta garatu diren gailuak, eta anitzak izan dira berau erabili dituzten arloak: indarra, garraioa, neurketa...

Historiaurrean dagoeneko palankak erabiltzen ziren, ere inkontziente batean bazen ere, mailuak eta aizkorak bezalako tresnetan edota material astunak garraiatzeko. Azken onetan material astuna makila batzuen gainean jartzen zuten eta ondoren mutur batetik tira eginez bestea arrastaka mugitzen zuten.

K.A 3200.urtean gurdietako lantza moduan erabiltzen hasi ziren (2.mailako palankak)

K.A 2800. urte aldera Antzinako Egipton arraunak erabiltzen hasi ziren Nilo ibaian zehar mugitzeko. Handik urte batzuetara, K.A 2650. urte aldera, Egipto eta Mesopotamian esaterako pisuak neurtzeko balantzak erabiltzen hasi ziren.

K.A 2600ean tamaina handiko palankak erabiltzen hasi ziren Egipton piramideak egiteko behar zituzten harri bloke handiak mugitzeko.

K.A 2500ean Mesopotamiako Ur hiriko artisauek pintzak erabiltzen zituzten lan delikatuak egiteko. 500 urte geroago sarrailetarako erabiltzen hasi ziren.

K.A 1550 aldera Egipto eta Mesopotamian ibaietatik ura ateratzeko erabiltzen hasi ziren eta aplikazio hau oso azkar edatu zen garaiko kultura flubial guztietan. Lehen graduko palanka handiak ziren eta geroago agertuko ziren Egiptoko garabien aitzindariak izan ziren.

K.A 1000. urtean ardiei ilea mozteko lehen artaziak erabiltzen hasi ziren.

K.A 250. urtean Arquimedesek palankaren printzipioa aurkitu zuen eta une onetatik aurrera palankaren erabilpen teknologiko eta kontzientea hasi zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Palanka Aldatu lotura Wikidatan