Palauko historia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Palauko historia duela 4.000 urte hasi zen, lehendabiziko biztanleak Australiatik, Polinesiatik edo Asiatik etorrita, adituak ez baitira ados jartzen. Irletako antzinako hilerriek erakutsi dute Palaun Ozeania osoko ehorzketa-zeremoniaren arrastorik zaharrena aurkitu dute.

Ehundaka urtetan, palautarrek gizarte matrilineala izan dute, Javan ustezko aurrekariak zituen praktika. Palauko usadioaren arabera, lurra, dirua eta tituluak emakumezkoen bidez igarotzen ziren. Klanetako lurrak emakume tituludunen eta lehen alaben bitartez jaraunsten jarraitzen dute. Hala ere, Japoniak sartutako sentimendu patrilineala indarra lortzen ari da.

Europarrekin izandako lehendabiziko kontaktua noiz gertatu zen zalantzan dago. Ez dago argi Rui Lopez de Villalobos marinelak 1543an irlak ikusi zituen edo ez. Ez dago erabateko probarik, baina aditu batzuen ustez, hegoaldeko irlak ikusi ahal izan zuen. Nolanahi ere, europarrek aurkitu zuten Hegoaldeko Itsasoko azken uharteetakoa izan zen Palau.

Guam, Mariana irlak, Mikronesia eta Marshall irlak bezala, Palau Espainiako Ekialdeko Indietako zatia izan zen, eta Filipinetatik gobernatu zuten 1898ko Espainiar-Amerikar Gerrara arte. Espainiak, porrotaren ondoren, Alemaniari saldu zizkion irlak.

Japoniak 1914an uharteak inbaditu zituen. Hiru hamarkadatan, Japoniak kultura aldaketa ezarri zuten. Tribuen jabetza merkatuko ekonomiak amaiarazi zuen. Bigarren Mundu Gerrako porrotarekin, irlak AEBen eskura igaro ziren. Konponketaren bat burutu bazen ere, aldaketak ez zuen aurreko ordena berrezarri.

1979an palautarrek Mikronesiako Estatu Federaletan sartzearen aurka bozkatu zuten, hizkuntza eta kultura desberdintasunak zirela eta. Konstituzioa onetsita, Errepublika bihurtu zen 1981ean. AEBetan libreki bat egitearen alde bozkatu zuen 1982an. Trantsizioko epe luze baten ostean (eta bi presidenteren heriotz bortitzaren ostean ere), Palauk independentzia 1994an eskuratu zuen.