Pale Rider

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pale Rider
Jatorria
Argitaratze-data1985
IzenburuaPale Rider
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaWesterna
Iraupena115 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Clint Eastwood
Gidoigilea(k)Dennis Shryack (en) Itzuli
[[Kategoria:Dennis Shryack (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaClint Eastwood
Konpainia ekoizleaMalpaso Productions
Warner Bros.

EdizioaJoel Cox (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaLennie Niehaus (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaBruce Surtees
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaKalifornia

IMDB: tt0089767 Filmaffinity: 262525 Allocine: 484 Rottentomatoes: m/pale_rider Mojo: palerider Allmovie: v37129 TCM: 86149 Metacritic: movie/pale-rider TV.com: movies/pale-rider Netlix: 839697Edit the value on Wikidata

Pale Rider (euskaraz Zaldizko Zurbila) 1985ko Clint Eastwood estatubatuar zinema zuzendari eta aktorearen filma da. Aktore hauek antzeztu zuten bertan: Clint Eastwood bera, Michael Moriarty eta Carrie Snodgress.

1980ko hamarkadan filmatu zen, hain zuzen ere Western generoaren gainbehera garaian, eta 1985an Silverado filmarekin batera estreinatu zen, biak ere estatubatuar herri kulturan hain sustraitua dagoen filma genero hori suzpertu nahiz.

Western generoa —jada agortuta zegoen— eguneratu zuen: ondoren, 1990ko hamarkadaren hasierako Dances with Wolves eta Unforgiven filmekin batera genero horretako film nabarienetako bat bilakatu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Mendebalde Urruneko leku menditsu eta isolatu batean, beren familiei jateko eman eta etorkizun oparoa lortzeko irrikaz, meatzari talde bat bertako lurretan urrea topatu asmoz lanean gogotsu dabil. Baina handik hurbil, Coy LaHood (Richard Dysart) jauntxoak haien bizimodu lasaia asaldatzeko prest dago: eskualde osoko meatzaritza industriaren jabea da, bai eta meatzari taldea hornidura bila joan ohi den herrikoa ere. Horretaz baliatuz, LaHoodek meatzariak leku hartatik aldegitera behartu nahi ditu eta haien lurrez jabetu.

Baina meatzariek LeHooden proposamenei muzin egin dietenez, LaHood mehatxu, eraso eta xantaiez baliatu da.

Halere, LaHood jauntxoak bere asmoak lortu behar dituen unean bertan, kanpotar izengabe bat iritsi eta leku hartako egoera aldatzen hasi da: predikatzailea da (Clint Eastwood) eta egoera goitik behera aldatu nahian, meatzari taldeari kemena eta talde izpiritua ematen saiatu da.

Dena den, LaHood ez da kikildu eta azken aukera bat darabil: Stockburn (John Russell) komisario beldurgarri eta gupidagabea, eta haren sei laguntzaileak, diruaren truk edozer lan zikin burutzeko gai diren soldatapeko hiltzaile profesionalak. Mehatxu horren aurrean, predikatzaileak iraganean laguntza izpirituala emateko asmoz, noizbait alboratu zituen armak berreskuratu ditu, eta arma haiekin Stockburn eta bere gizonei aurre egin die, meatzariei lagundu eta bere iragan iluneko zor zahar bat kitatzeko.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Clint Eastwood: Predikatzailea.
  • Michael Moriarty: Hull Barret.
  • Carrie Snodgress: Sarah Wheeler.
  • Richard Dysart: Coy LaHood.
  • Christopher Penn: Josh LaHood.
  • Sydney Penny: Megan Wheeler.
  • Richard Kiel: Club morroskoa.
  • Doug McGrath: Spider Conway.
  • Chuck LaFont: Eddie Conway.
  • Jeffrey Weissman: Teddy Conway.
  • John Russell: Stockburn komisaria.
  • S.A. Griffin: Folke udaltzaina.
  • Jack Radosta: Grissom udaltzaina.
  • Robert Winley: Kobold udaltzaina.
  • Billy Drago: Mather udaltzaina.
  • Jeffrey Josephson: Sedge udaltzaina.
  • John Dennis Johnston: Tucker udaltzaina.
  • Charles Hallahan: McGill.
  • Marvin J. McIntyre: Jagou.
  • Allen Keller: Tyson.
  • Fran Ryan: Ma Blankenship.
  • Richard Hamilton: Pa Blankenship.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]