Paleolito

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Historiaurreko aroak
Pleistozenoa

Paleolitoa

Behe Paleolitoa
Olduwaiar kultura
Abbevilliar kultura
Acheulear kultura
Erdi Paleolitoa
Mousteriar kultura
Goi Paleolitoa
Châtelperroniar kultura
Aurignaciar kultura
Gravettiar kultura
Solutrear kultura
Magdaleniar kultura
Holozenoa
Mesolitoa eta Epipaleolitoa
Aziliar kultura
Kebarar kultura
Natufiar kultura
Neolitoa
Halafiar kultura
Hassun kultura
Ubaid kultura
Uruk kultura
Kalkolitoa
Kurgan kultura
Brontze Aroa
Behe Brontze Aroa
Erdi Brontze Aroa
Goi Brontze Aroa
Burdin Aroa
Hallstatt kultura
La Tene kultura
Atxeliar kulturako bifaz bat.

Paleolitoa[1] (grezieratik παλαιός, paleos, zahar eta λίθος, lithos, harri edo Harri Aro Zaharra) giza teknologia garatzen hasi zen Harri Aroko lehen garaia da. Oso aldi luzea da: gizakiak sortutako lehen kulturarekin hasi (K. a. 3.000.000) eta k. a.10.000. urte arte hartzen du. Denbora luze horretan gizaki mota ezberdinak sortu eta galdu egin ziren, gaur egun ezagutzen dugun "Homo sapiens" gizakiarenganaino iritsi arte. Mesolito garaia arte hedatzen da.

Paleolitoari harri landuaren aldia deitzen zaio. Antzinako gizaki mota bakoitzak modu berezi eta ezberdinez landu ohi baitu harria, gero eta trebezi handiago eta modu konplexuagoz alegia. Aro luze hori errazago aztertzeko hiru azpi-arotan banatu da Paleolitoa, eta horietako bakoitza, halaber, beste hainbatetan. Aro bakoitzean bizi izan zen gizaki mota eta harria lantzeko erabiltzen zituzten teknikak errazago ikertu izan dira horrela.

Hondokoak dira Paleolitoaren lehen hiru banaketak:

Paleolitoa Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko historiaurrea»

Behe-Paleolitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atxeliar kulturako bifaz bat.

Behe-Paleolitoa orain dela 1.500.000tik 100.000 urtera luzatzen den aldia da. Garai honetan Euskal Herrian atxeliar kultura garatu zen eta Homo neanderthalensisa bizi zen. Ez da aurkitu garai honetako hezurrik[2] baina bai hainbat harri landu. Urbasako iturri batzuetatik gertu, Koskobilon eta Diman hainbat aztarna aurkitu dira.[3] Euskal Herrian orain dela 200.000tik hasten da kontatzen, lehenagoko aztarnarik ez baita aurkitu. Euskal Herrian, garai hartan, kobazuloak erabiltzen ziren babesteko. Kobazulo hauetatik gertu beharrezkoak ziren gauza guztiak egon behar ziren: janaria, ura, egurra...

Euskal Herritik gertuko lekuetan Homo antecessorren hezurrak aurkitu dira, batez ere Atapuercan. Bertan aurkitutako hezurrez gain bifazak eta antzeko tresnak aurkitu dira eta horiek Euskal Herrian ere badira.

Aurkitutako aztarnategirik garrantzitsuenak Lezetxiki, Urrunaga, Gatzolatz, Irikaitz eta Iruñean daude.

Erdi-Paleolitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi-Paleolitoa orain dela 100.000 urtetik orain dela 35.000 urtera luzatzen den aldia da. Garai honetako aztarna ugari aurkitu dira, guztiak Neanderthalarekin lotutakoak. Garai hartako gizakiak biltzaileak eta ehiztariak ziren, eta euren hildakoak lurperatzen zituzten lehenengoak dira. Arrasateko Lezetxikin aurkitu dira Euskal Herriko hezurrik zaharrenak.

Garai honetan landarez eginiko jantziak erabiltzen zituzten[4], eta animalien tendoiak eta ileak aurreko garaia baino gehiago erabiltzen ziren. Horrek ehizaren gehikuntza egon zela adieraz dezake.

Aztarnategi gehienak ibaien inguruan daude, urak garrantzi handia baitu. Aurkitutako aztarnategi garrantzitsuenak hauek dira: Arrillor, Axlor, Olha eta Amalda. Garrantzi pixka bat txikiagoarekin garai honetan Isturitz, Koskobilo eta Lezetxiki daude.

Goi-Paleolitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekaingo margoen eskema
Zonalde Franko-Kantauriarrean dauden labar-arteadun kobazuloak agertzen den mapa

Goi-Paleolitoa orain dela 35.000 urtetik 10.000 urtera luzatzen da mundu osoan, baina Euskal Herrian pixka bat luzatu daiteke, neolitoaren sarrera beranduago izan baitzen. Epe honetan Neanderthaleko gizakia Homo sapiensarengatik aldatu zen, gaur egungo gizakia. Euskal Herrian 15-20 pertsonako taldez osatutako leinuak bizi ziren[4], kobazulo txikiagoetan eta askotan lautadatan ere.

Garai hau oso hotza izan zen, azkeneko glaziazioarekin bat. Itsasoa gaur baino 100-120 metro beherago zegoen. Garai honetan hilobiratzeak eta musika bezalako portaera sinbolikoak agertu ziren.

Garai honetan aztarnategi ugari daude, baina garrantzitsuenak hauek dira:

Isturitze
Nafarroa Behereko Donamartirin kokatuta aztarnategirik garrantzitsuena da, hainbat aztarnaz gain munduan aurkitutako txirularik zaharrena dago bertan.
Gatzarria
Zuberoako Züharan kokatuta Chatelperroniar kulturatik Gravette kulturara doazen teknikak aurkitu dira.
Koskobilo
Nafarroako Olaztin, hainbat aztarna, baina gaur egun apurtua dago harrobiaren eraginez.
Bolinkoba
Bizkaiko Abadiñon, Gravette, Solutre eta Madeleine kulturaren hainbat aztarna aurkitu dira.
Labeko Koba
Arrasaten, Gipuzkoa. Gaur egun apurtua dagoen arren 1987tik 1989ra hainbat aurkikuntza egin ziren bertan.
Ekain
Deban (Gipuzkoa), labar aldeko hainbat margo oso interesgarri aurkitu dira bertan, Madeleine kulturaren aldikoak.
Aitzbitarte
Gipuzkoan, Errenterian. Bost kobazulo dira guztira eta horietatik hirutan hainbat aurkikuntza garrantzitsu egin dira.

Epipaleolitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epipaleolitoa Euskal Herrian orain dela 10.000 urtetik 6.500 urtera doan epea da. Epe honetan hobekuntza klimatiko handia egon zen eta horregatik kobazuloetatik lautadetara bizitzera joateko aukera zabaldu zen. Garai honetan jantziak animalia larruekin eta landareekin egiten ziren, jada botoi eta joskurekin.

Garai honetan labar-artea galdu zen eta arte eroangarria ia-ia desagertu. Hala ere hilobiratze sinbolikoak geroz eta ugariagoak dira eta honek beste mundu baten sineskera egon daitekeela esan nahi dezake.[4].

Aztarnategi garrantzitsuenak hauek dira:

Antton Koba
Oñatin dagoen kobazulo honetan Azil aldiko aztarnak aurkitu dira.
Santimamiñe
Kortezubin. Urte askotan garrantzi handiko aztarnategia izan zen, bertan aurkitutako material kopuruagatik eta labar-arteagatik. Bertako IV eta V mailetan aurkitu dira Epipaleolitoko aztarnak.
Fuente Hoz
Anuzitan dago gaur egun gauza gehien aurkitu diren aztarnategia, epipaleolitotik neolitora doana.
Zatoia
Abaurregainan kokatua Pirinioaldeko aztarnategi garrantzitsua da, Azil aldiko aztarnategi zaharrak aurkitu dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paleolito Aldatu lotura Wikidatan