Palermo
|
Palermo |
|||
|---|---|---|---|
| Sizilia | |||
|
|
|||
| Izen ofiziala | Palermo | ||
| Estatua | |||
| Estatua Eskualdea Probintzia |
Sizilia Palermo |
||
| ISTAT kodea | |||
| Herritarra | palermotar | ||
| Koordenatuak | 38°7′0″N 13°22′0″E / 38.11667°N 13.36667°EKoordenatuak: 38°7′0″N 13°22′0″E / 38.11667°N 13.36667°E | ||
| Eremua | 158 km2 | ||
| Posta kodea | 90100 |
||
| Biztanleria | 675,018 bizt. | ||
| Dentsitatea | 4,27 bizt./km² | ||
| www.palermo.it | |||
Palermo[1] (Palermo italieraz, Paliermu edo Paliemmu sizilieraz) izen bereko probintziaren eta Sizilia osoko hiriburua eta portua da. 720.000 biztanle inguru ditu gaur egun, eta, metropoli-eremuarekin, 1.064.000. Siziliaren hego-mendebaldean dago, Tirreniar Itsasoan. Ardoa, nekazaritzako gaiak eta produktu kimikoak esportatzen ditu. Garrantzi handiko industriagunea da (janari-industria, ehungintza, kimika, ontzigintza).
Aipagarriak dira katedrala (XII. mendean hasia) eta normandiarren garaiko elizak: San Giovanni degli Eremiti (XII. m.) eta San Cataldo (XII. m.), besteak beste. Aipagarriak dira, orobat, jauregiak: Zisa (XII. m.), Sclafani (XIV. m.), Marchesi (XV. m.), Chiaramonte (XIV. m.), Abbatelli (XV. m.) eta Bonagia (XVII. m.), besteak beste.
Eduki-taula |
Auzoak [aldatu]
| Barrutia | Auzoak |
|---|---|
| I | Kalsa, Albergheria, Seralcadio eta La Loggia |
| II | Settecannoli, Brancaccio eta Ciaculli-Oreto |
| III | Villagrazia-Falsomiele eta Stazione-Oreto |
| IV | Montegrappa, S. Rosalia, Cuba, Calafatimi, Mezzomonreale, Villa Tasca-Altarello eta Boccadifalco |
| V | Zisa, Noce, Uditore-Passo di Rigano eta Borgo Nuovo |
| VI | Cruillas, S. Giovanni Apostolo, Resuttana eta San Lorenzo |
| VII | Pallavicino, Tommaso Natale, Sferracavallo, Partanna Mondello, Arenella, Vergine Maria eta San Filippo Neri |
| VIII | Politeama, Malaspina-Palagonia, Libertà eta Monte Pellegrino |
Historia [aldatu]
Merkatari feniziarrek sortu zuten K.a. VIII. mendean. Gero, kartagotarren esku egon zen, K.a. 254. urtean erromatarrek konkistatu zuten arte. 535. urtean Belisario Bizantzioko jeneralak ostrogodoengandik hartu zuen. Bizantziarren esku egon zen garaian, hiriak hazkunde handia izan zuen. 835ean arabiarrek hartu zuten hiria, eta asko aberastu zen Afrikako iparraldearekin zituen merkataritza-harremanak zirela eta. Hala ere, gorakadarik handiena 1072-1194 urte-bitartean izan zuen, normandiarren agindupean Palermo Siziliako erreinuaren hiriburu izan baitzen. 1194. urtean Germaniako Hohenstaufen dinastiak hartu zuen aginpidea. Frederiko II.aren garaian (XII m.) Palermo Europako kulturagune nagusietakoa izatera iritsi zen. 1266. urtean Frantziako Karlos I.a Anjoukoak hartu zuen. Handik gutxira, herria agintearen aurka matxinatu zen (Siziliako Bezperak, 1282), eta Aragoiko Petri Handiari eskatu zion laguntza. Hark anjoutarrak bota zituen, eta Caltabellotako hitzarmenarekin (1302) gerra amaitutzat eman zen. Palermo Aragoiko koroaren agindupean geratu zen. 1412. urtean, Siziliako koroa Aragoikoari batu zitzaion. Palermoren gainbehera hasi zen orduan, eta 1647. urtean herria Espainiako gobernuaren aurka altxatu zen. Utrechtko hitzarmenaren (1713) ondorioz, Palermo Savoiako Viktor Amadeo II.aren mende geratu zen, eta 1718. urtetik aurrera Austriako habsburgotarren mende. Hala ere, 1734. urtean borboiak itzuli ziren aginpidera. Napoleonen gerrak amaitu zirenean, Sizilia osoa borboien esku geratu zen. 1820 eta 1848. urteetan borboien aurkako matxinadak izan ziren, eta 1860an Garibaldik hiria askatu zuen. Palermo sortu berria zen Italiako Erresumari batu zitzaion. Bigarren Mundu Gerran aliatuek hiria hartu zuten bonbardaketa gogor baten ondoren.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Palermo) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 14.8 | 15.1 | 16.1 | 18.4 | 21.8 | 25.1 | 28.3 | 28.8 | 26.6 | 22.9 | 19.3 | 16.0 | 21.1 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 11.5 | 12.1 | 13.2 | 15.7 | 18.9 | 22.4 | 25.6 | 26.2 | 24.1 | 20.4 | 16.8 | 13.3 | 18.3 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 8.2 | 9.1 | 10.9 | 12.9 | 16.0 | 19.7 | 22.9 | 23.6 | 21.5 | 17.8 | 14.3 | 10.5 | 15.6 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 71.6 | 65.4 | 59.5 | 44.1 | 25.5 | 12.2 | 5.1 | 13.3 | 41.5 | 98.0 | 94.3 | 80.0 | 610.5 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 9.7 | 10.0 | 8.7 | 6.1 | 3.2 | 1.6 | 0.8 | 1.6 | 4.1 | 8.3 | 9.4 | 10.8 | 74.3 |
| Iturria: World Meteorological Organization (Nazio Batuen Elkartea)[2] | |||||||||||||
Iruditegia [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo-loturak [aldatu]
- Palermo hiriko udal webgunea (Italieraz)
| Italiako hiri nagusiak | ||
|---|---|---|
|
Erroma • Milan • Napoli • Turin • Palermo • Genova • Bolonia • Florentzia • Bari • Catania • Venezia • Verona • Messina • Padua • Trieste |
||