Palestinaren Askapenerako Herri Frontea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Palestina Askatzeko Herri Frontea» orritik birbideratua)
Palestinaren Askapenerako Herri Frontea
Datuak
Motaalderdi politikoa eta erakunde terrorista
HerrialdeaPalestina
Ideologiapalestinar nazionalismoa, marxismo-leninismoa, antisionismoa, Panarabismoa, arabiar nazionalismoa, Sozialismo iraultzailea, komunismoa, Antiinperialismoa eta Sekularismoa
Kokapen politikoaezker politiko eta Ezker iraultzaile politiko
Jarduera
KidetzaArab Nationalist Movement (en) Itzuli eta International Communist Seminar (en) Itzuli
Agintea
Idazkari orokorraAhmad Sa'adat (en) Itzuli eta Abu Ali Mustafa (en) Itzuli
Historia
Sorrera1967
Sortzailea
webgune ofiziala

Palestinaren Askapenerako Herri Frontea (PAHF, PFLP ingelesez, FPLP frantsesez eta gaztelaniaz) 1967an George Habashek sortutako talde marxista-leninista palestinarra da.

PAHF Palestinaren Askapenerako Erakundearen sortzaileetariko bat izan zen, baina hainbat bider erretiratu eta itzuli egin da, PAEren buruzagitzarekiko eta batez ere PAEn nagusi den Al Fataren ildoarekiko oso kritikoa delako. Kritika gogor hori, besteak beste, 1974an eta 1993tik adierazi izan du PAHFek. 1993an PAEren eta Israelen arteko elkarrizketa sekretuen ondorioz Osloko Akordioa sinatu zuten Jassir Arafatek eta Isaak Rabinek. Osloko Akordioen bigarren zatia 1995ean sinatu zuten PAEk eta Israelek. 1993ko akordioaren ondorioz sortu zuten Palestinako Aginte Nazionala.

PAHFak borroka armatua erabili izan ohi du palestinar kausari buruzko arreta deitzeko. Hauek izan ziren bere lehen ekintzak:

  • 1968: Erroma eta Tel Aviven arteko hegaldiaren bahiketa, Aljeriara saihestuz.
  • 1969: Hegazkin israeldar bati erasoa Atenasko aireportuan.
  • 1970: Bi hegazkinen bahiketa bateratua eta sei egun geroago beste batena, Jordaniara desbideratuz. Beste hegazkin bat bahitzen huts egin zuten, baino geroago beste bat Kairora saiestea lortu zuten. Kasu guztietan, bidaiariak askatuak izan ziren.

Azken ekintza hauek eta Jordaniako monarkiarekiko enfrentamenduen eta tentsioaren hazkundeak "Irail Beltza" delakoa eragin zuten, non Jordaniako Hussein erregeak Palestinaren Askapenerako Erakundea gogor jazarri zuen. Errefuxiatu guneak eta fedajin edo gerrillari palestinarren baseak bonbardatu zituen, eta zibil eta gerrillari ugari hil zituen. Hori dela eta, Jordanian zegoen PAEren buruzagitza handik atera eta Libanon ezarri zen, han zuen sekzioarekin elkartzeko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]