Palestinako Estatuaren nazioarteko aintzatespena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Palestinako Estatua aintzatetsi duten herrialdeak.

Palestinako Estatuaren nazioarteko aintzatespena Palestinaren Askapenerako Erakundearen helburua da, Palestinako Aginte Nazionalak Algiersen 1988ko azaroaren 15eean Palestinaren Independentzia Aldarrikapenaren bidez Palestinako Estatua aldarrikatu zuenetik.

Vlajky Palestiny
PALESTINE FLAG
PALESTINE AND TRANSJORDAN UNDER BRITISH MANDATE
Dome In Jerusalem, The Capital City Of State Of Palestine
PALESTINE POUND
PALESTINE STAMP UNDER BRITISH MANDATE
PALESTINE STAMP UNDER BRITISH MANDATE
PALESTINE 1759
PALESTINE 1851
PALESTINE 1864
PALESTINE 1900
PALESTINE 1915
Palestine 1920
PALESTINE 1924
PALESTINE 1946
PALESTINE 1947

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992an, Yasser Arafat Palestina Askatzeko Erakundeko buruak eta Yitzhak Rabin Israelgo lehen ministroak Osloko itunak sinatu zituzten. Haren arabera, bi estatu sortuko ziren, 1967ko mugetan oinarrituta: Gazan, Zisjordanian eta Jerusalem ekialdean ezarriko zen Palestinako Estatua; eta beste guztia, Israelgoa[1].

Egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko 130 herrialdek baino gehiagok onartu dute Palestinako estatua. Hala ere, Europa mendebaldean ez da onarpenik egon. Suedia izan zen lehena 2014ean[1]. 2014ko azaroaren 18an, Espainiak onartu zuen.

Palestinarren iritzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palestinarren artean oso gutxik babesten dute bi estatu sortzeko akordioa. Izan ere, Osloko itunak Israelen esku uzten ditu Palestina historikoaren lurren %75. Horietatik 800.000 palestinar kanporatu zituzten 1948ko Nakban[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Samara Velte, «Eskua eskaini eta besoa ukatu», Berria, 2014-11-19

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]