Palestinaren Askapenerako Erakundea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Palestinaren Askapenerako Erakundea
منظمة التحرير الفلسطينية
Presidentea Mahmud Abbas
Sorrera 1964ko maiatzaren 28a
Egoitza nagusia Ramallah,  Palestina
Ideologia politikoa Palestinar nazionalismo
Antisionismo

Palestinaren Askapenerako Erakundea (PAE) (arabieraz: منظمة التحرير الفلسطينية; Munaẓẓamat at-Taḥrīr al-Filasṭīniyyah) 1964an sortu zen Gamal Abdel Nasser Egiptoko presidentea eta Liga Arabiarrak bultzatuta, erakunde palestinarren batasun bezala. Haren sorreran enpresagizonek, errefuxiatuen, gazte erakundeen, sindikatuen eta erakunde feministen ordezkariek parte hartu zuten eta Ahmed Shukeiri izan zuen lehen lehendakari. 1969an Yasser Arafaten Fatah-k agindua hartu zuen.

Paper garrantzitsua izan zuen palestinarren mobilizazioan eta nazioarteko laguntza gehiago jasotzeko. Erakundeak hezkuntza, osasuna eta beste zerbitzu batzuk abian jarri zituen errefuxiatuentzat, eta erbesteko gobernu bat osatu zuen, bere kanpo erlazio eta informazio bulegoekin, sistema militar eta finantzialarekin, etab... 1974ean NBEak herri palestinarraren ordezkari gisa onartu zuen.

1988an, Algerren, Israelgo estatua onartu eta terrorismoaren erabilera helburu politikoak lortzeko gaitzetsi zuen.

Presidenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Jordanian erbesteratuta 1971ko apiriletik; Libanon 1971tik eta 1982ko abendura; Tunisian 1982ko abendutik 1994ko maiatzera)
  • Mahmud Abbas "Abu Mazen" (2004ko urriaren 29 – gaur egun)
(Arafaten izenean 2004ko azaroaren 11raino)
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Palestinaren Askapenerako Erakundea Aldatu lotura Wikidatan