Paliera
| Paliera Pāḷi / Pali |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Myanmar, Bangladesh, India, Laos, Kanbodia, Nepal, Sri Lanka, Thailandia | |
| Hiztunak: | Galdua, erabilera liturgikoa | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Indoirandarra Indoariarra Paliera |
|
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | pi | |
| ISO 639-2: | pli | |
| ISO 639-3: | pli
|
|
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Paliera[1] (Pāḷi) antzinako indoariar hizkuntza da, jatorria Indiako iparraldean duena, eta budismoaren Theravada («zaharren bidea») errituan erabili ohi zena. Sanskritoarekin eta antzinako beste indoariar hizkuntzekin badu lotura, baina ezin da esan haien ondorengoa denik. Budak bere irakaspenak jakinarazteko sanskritoa erabili nahi izan ez zuenez gero, budismoak pali hizkuntza ezagutarazi zuen. Horrela, K. a. III. mendean Indiatik Sri Lankara ahoz zabaldu ziren budismoaren erlijio-irakaspenak pali hizkuntzan idatzi ziren K.a. I. mendean. Ondorengo mendeetan, Tripitaka budismoaren testu-bildumen bidez (sanskritoz, Tripiṭaka), Birmania, Thailandia, Kanbodia, Laos eta Vietnameraino zabaldu zen palia. Indiako leku gehienetan XIV. mendean galdu zen, eta zenbait tokitan XVIII. menderaino iraun zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0047.pdf. Noiz kontsultatua: 2012-11-03