Palk itsasartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Adamen Zubia Palk itsasartean

Palk itsasartea[1] (tamileraz: பாக் சலசந்தி) Tamil Nadu, Indiako estatuaren, eta Sri Lankaren arteko itsasartea da. Ipar-ekialdetik Bengalako golkoa eta hegoaldetik Mannareko Golkoa lotzen ditu. 64 eta 137 kilometroren arteko zabalera du. Badaude zenbait ibai itsasartean ahoratzen direnak, Tamil Naduko Vaigai ibaia tartean. Izena Robert Palk britainar gobernadorearengatik datorkio.

Bere arroan dauden harriek Adamen Zubia deritzona sortzen dute. Kondairak dio Sri Lanka, Bibliako paradisuaren lekua izanik, Adam handik erbesteratua izan zelarik sortu zela zubia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 9°07′45″N 79°27′11″E / 9.12917°N 79.45306°E / 9.12917; 79.45306