Pallava

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pallavako lurraldeak

Pallava Indiako hego-ekialdeko dinastia izan zen. Dinastia honen agindupean egon zen Dekango ekialdea eta, bereziki, Madrasko lurraldea III-IX. mendeetan. Garrantzi handia izan zuen itsasoan; portu asko eraiki ziren, eta garai hartan hasi bide zen Indiako komertzioa Sri Lankarekin eta Malaysiarekin. Pallava estiloko tenplu handiak eraiki zituen dinastia honek Madrasko lurraldean. IX. mendean Chola dinastiak hartu zuen haren lekua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]