Palmas (Tocantins)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Palmas

Palmas (Tocantins)
Araguaia jauregia.
Palmas (Tocantins) bandera

Palmas (Tocantins) armarria

Estatua BrasilBrasil
Koordenatuak 10°11′04″S 48°20′01″W / 10.18444°S 48.33361°W / -10.18444; -48.33361Koordenatuak: 10°11′04″S 48°20′01″W / 10.18444°S 48.33361°W / -10.18444; -48.33361
Palmas (Tocantins) Brasil-n dago
Palmas (Tocantins)
Eremua 2,218.9 km2
Garaiera 230 m
Biztanleria 235.315 bizt.
Dentsitatea bizt./km²
www.palmas.to.gov.br


Palmas Brasilgo erdialdeko hiri bat da, 230 metroko altitudean kokatua, Tocantins ibaiaren ertzean. Tocantins estatuko hiriburua da. 2011n 235.315 biztanle zituen. Brasilgo estatu-hiriburuetan biztanle gutxien dituena da.

Tocantins estatuko gune ekonomiko eta administratiboa izateko diseinatu zenez, zerbitzuen sektorea da nagusi hirian. Unibertsitateak ditu: Universidade Federal do Tocantins, Centro Universitário Luterano de Palmas (Ceulp-Ulbra), Faculdade Católica do Tocantins (Católica do Tocantins).

Aireportua hiritik 30 km-ra dago.

Historia [aldatu]

Hiria Tocantins estatuko hiriburu izateko proiektatu zen. Brasilgo 1988ko konstituzio berriak Tocantins estatua sortu zuen, eta Palmas 1990eko urtarrilaren lehenean ezarri zen ofizialki hiriburutzat. Ordura arte, Miracema do Tocantins izan zen behin-behineko hiriburua.

Hiriaren izena hautatzeko, kontuan hartu zen, batetik, “São João da Palma” eskualdearen izena, han ezarri baitzen, Palma ibaiak Parana ibaiarekin bat egiten duen tokian, lehen mugimendu separatistaren egoitza 1809an; bestetik, kontuan hartu zen palmondo ugariko eskualdea dela.

Hiriak kale-diseinu ona du, Brasilia bezala diseinatu baitzen; hirigintza guztiz planifikatua du. Luiz Fernando Cruvinel Teixeira eta Walfredo de Oliveira Filho arkitektoek egin zuten hasierako diseinua.

Erreferentziak [aldatu]


Geografia
Brasil
Artikulu hau Brasilgo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.