Pamir mendiak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pamir mendien kokapena.
Pamir mendiak.

Pamir mendiak Erdialdeko Asiako mendilerroa da, Tian Shan, Karakorum, Kunlun, eta Hindu Kush mendilerroen biltokian kokaturik. Munduko zenbait mendi altuenetako batzuk dituzte. Txinan Kongling (txineraz: 葱嶺) edo "Tipula mendiak" izenaz ezagunak dira

Pamir eskualdeko erdialdean Tajikistango Gorno-Badakhshan oblastean dago, baina Kirgizstan, Afganistan edo Pakistanera ere hedatzen dira.

Mendilerroaren hiru mendi nagusiak honako hauek dira:

  • Ismoil Somoni mendigaina (1932-1962 Stalin mendigaina eta 1962-1998 Kominismoaren mendigaina zena), (7.495 m);
  • Independentzia mendigunea (7.165 m); eta
  • Pik Korzhenevskoi (7.105 m).

Mendilerroak glaziare asko ere baditu, tartean 72 km duen Fedtxenko glaziarea, handiena eskualde polarretik kanpo.

Bere kokapena estrategikoak auzi asko sortu ditu historian zehar, antzinean iparraldeko Zetaren bidea hortik pasatzen zenetik XX. mendeko Txina eta SESBen arteko mugen liskarretara.

Koordenatuak: 39°00′N 72°00′E / 39°N 72°E / 39; 72

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak