Pan European Game Information

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pan European Game Information
Siglak PEGI
Sortze data 2003ko Udaberria
Zerbitzua Bideo-jokoen adin kalifikazioa
Egoitza Belgika Brusela [1]
Webgunea www.pegi.info

PEGI (Pan European Game Information, euskaraz, Joko Informazio Paneuroparra) Europa mailan orokortu den bideo-jokoen adin kalifikazio estandar ez legezkoa da. Sistema hau 2003ko udaberrian ezarri zen eta ordutik 30 herrialdetan (Austria, Danimarka, Hungaria, Letonia, Norvegia, Eslovenia, Belgika, Estonia, Islandia, Lituania, Polonia, Espainia, Bulgaria, Finlandia, Irlanda, Luxenburgo, Portugal, Suedia, Zipre, Frantzia, Israel, Malta, Errumania, Suitza, Txekia, Grezia, Italia, Herbehereak, Eslovakia eta Erresuma Batuan) adin kalifikazio sistema ofiziala izatera iritsi da, fabrikatzaile handien hobespena lortu arte. Bere helburua gurasoak laguntzea da beraien seme-alabei jokoak erosteko orduan. Argitaratutako edozein bideo-jokorentzat prozesu bat jarraitzen du, Inkesta bat egiten zaio bideo-jokoa argitaratu duen enpresari eta emaitzen arabera kalifikazio bat ezartzen zaio.[2]

Kalifikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PEGI adin tarteak zehazten ditu 3, 7, 12, 16, eta 18 urtetik aurrerakoak, horiek jokoaren azalean agertzen dira logo baten bitartez, ondoren azaltzen direnak:

3 urtetik aurrera. 7 urtetik aurrera. 12 urtetik aurrera. 16 urtetik aurrera. 18 urtetik aurrera (helduak soilik).

Joko bakoitzari adin minimo egokia ezartzeko hainbat faktore hartzen dira kontuan eta horiek ere, erabiltzaile liburuan edo atzeko aldean, azaldu egiten dira produktuan. Faktore horiek hurrengoak dira:

Irudia (Logoa) Izena Azalpena Adin kalifikazioa
Biolentzia Borroka, odolaren agerpena, armak edota hilketak
Hizkuntza desegokia Irainak, hitz tabuak, erreferentzia sexualak... agertzea
Beldurra Beldurra edota urduritasuna sor dezaketen atalak ditu
Sexua Hizkuntzan erreferentzia sexualak, irudi biluziak edo arropa "gutxi" duten pertsonaiak
Drogak Drogen ingurukoa (kontsumoa, salerosketa, erreferentziak...) jasotzea bideo-jokoan
Fitxategi:PEGI Discrimination.svg Diskriminazioa Arrazakeria, xenofobia, homofobia... gaiak lantzen ditu bideo-jokoak
Jokoa Ausazko jokoa du (diru erreal edo birtualarekin)
Online Interneten bidez jolastea ahalbidetzen du Edozein, ez du adin kalifikazioan eraginik, informazio soila da

[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://web.archive.org/web/20150120223821/http://www.pegi.info/en/index/id/1195/ PEGI-z arduratzen diren erakundeak PEGI-ren webgune ofizialean
  2. https://web.archive.org/web/20150120223841/http://www.pegi.info/en/index/id/91/ PEGI-ri buruzko informazio orokorra bere webgune ofizialean
  3. https://web.archive.org/web/20150109205605/http://www.pegi.info/en/index/id/96 PEGI logoen esanahia argitzen duen orrialdea PEGI-ren webgune ofizialean

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PEGI-ren bideo-joko bilatzailea

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]