Pandolfo Petrucci

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pandolfo Petrucciren erretratua


Pandolfo Petrucci Italiako tiranoa izan zen (Siena, 1450 inguruan - San Kiriko, 1512). Merkataria zen. Erbestean izan ondoren, Sienara itzuli eta hango familia ahaltsu bateko alabarekin, Aurelia Borgheserekin, ezkondu zen. Zenbait kargu izan zituen bere esku, eta azkenean, aginpide osoa lortu zuen. 1503an, Cesar Borgiaren kontrako konplot bat antolatu zuela-eta, erbestera alde egin zuen, baina Frantziako Luis XII.aren laguntzari esker itzuli eta berriro agintari izan zen. Agintari absolutista eta tiranoa izan bazen ere Sienako artea indartzeko lan handia egin zuen.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]