Pangong Tso

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pangong Tso
Pangong Tso lake.jpg

Pangong Tso, tontor elurtuz inguratua

Kokalekua Tibet (Txina)
Koordenatuak 33°43′04.59″N 78°53′48.48″E / 33.7179417°N 78.8968000°E / 33.7179417; 78.8968000Koordenatuak: 33°43′04.59″N 78°53′48.48″E / 33.7179417°N 78.8968000°E / 33.7179417; 78.8968000
Eremua 700 km²
Zabalera 5 km
Luzera 134 km

Pangong Tso (txineraz 班公错; hindiz पांगोंग त्सो), Txinako Herri Errepublika eta Indiaren artean dagoen laku endorreikoa da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lakua itsasoaren mailatik 4.250 metrora dago Himalaia mendietan. Azaleraren bi heren Txinako Herri Errepublikako mugen barruan daude, eta gainontzekoa Indian. Lakuak 134 kilometro luze ditu, eta punturik zabalenean bost kilometro dauzka.

Nahiz eta ur gazidun lakua den, neguan erabat izozten da. Bertara iristeko Leh herrian hasten den errepidea hartu eta Changla mendatea igaro behar da, munduko mendaterik garaiena. Lakurako errepidea uda garaian baino ez da zabalik egoten maiatzetik irailera.

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pangong Tso Aldatu lotura Wikidatan