Pantaila-babesle

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pantaila-babeslea " Solar Windsen".

Pantaila-babeslea monitorearen irudi-kalitatea mantentzeko diseinatu den ordenagailu-programa bat da, berau erabiltzen ez denean irudiak mugimenduan jartzen dituena. Honela, aurrezarritako aldi batean ez bada teklarik sakatzen edo sagua mugitzen, pantaila-babeslea martxan jartzen da. Gaur egun, pantaila-babesleak segurtasun helburuekin edo dibertsiorako erabiltzen dira nagusiki.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean pantaila-babeslea irudi baten grabatu iraunkor bat pantailan saihesteko garatu zen. Monitore zaharretan (zuri beltzekoetan) fenomeno hau maiz gertatzen zen irudi baten aldi luze bateko esposizioaren ondoren, hori dela eta pantailak sortutako izpietako elektroiek puntu berean denbora luzean jotzen zuten, leku horretan kolore-galera sortuz.

Pantaila-babesleak arazo hau saihesten du pantaila guztiz zurituz, edo irudiak edo testua erakutsiz pantailaren gune batzuk freskatu gabe geratzea saihesteko.

Pantailak babesteaz gain, pantaila babesleek atzeko planoan atazak exekutatzeko balio dute ordenagailua piztuta mantenduz, prozesaketaren potentzia galtzea saihestuz. Adibidez, birus-kontrakoa exekutatzea baimentzen du edo konputazio banatuko proiektuekin lan egitea.

Pantaila-babeslea amaitzeko pasahitz bat eska dezan konfiguratu daiteke, lana babesteko.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pantaila-babesle Aldatu lotura Wikidatan