Pantera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pantera
Dimebag Darrell, Phil Anselmo, Vinnie Paul eta Rex Brown.
Datuak
Jatorria Arlington (Dallas, Texas, AEB)
Musika mota Heavy metal, thrash metal, metal alternatibo
Urteak 1981 - 2003
Diskoetxeak Metal Magic Records, Atco Records, Atlantic Records, Eastwest Records
Webgunea www.officialpantera.com
Taldekideak
Dimebag Darrell † (gitarra)

Vinnie Paul (bateria)
Phil Anselmo (ahotsa)

Rex Brown (baxua)
Lehenagoko taldekideak
Terry Glaze (ahotsa)

Pantera AEBetako heavy metal musika-taldea izan zen. 1981. urtean sortu zuten Abbott anaiek —Darrell eta Vinnie Paul— Arlingtonen (Dallas, Texas). Rex Brown baxu-jotzailea 1981eko amaieran gehitu zitzaien, Terry Glaze abeslariarekin batera. 1987an Phil Anselmo taldeko abeslari nagusia bihurtu zen. Taldea 2003an desegin zen.

Panteraren estiloa urteekin nabarmen aldatu zen: hasierako hamarkadan glam metal egin zuten eta 90eko hamarkadan, berriz, groove metal eta thrash metal estiloko musika. Aldaketa 1990ean eman zen, Cowboys from Hell arrakastatsua argitaratu zutenean (1997an platinozko diska bilakatu zen milioi bat ale saldu ondoren[1]).

90eko hamarkadaren erdialdera eztabaidak piztu ziren taldeko kideen artean, Anselmoren droga-menpekotasunak eragindako arazoengatik, batez ere. Horren ondorioz, 2001ean atseden hartzea erabaki zuten taldekideek, beste proiektu batzuetan aritzeko (Anselmo Superjoint Ritual eta Down taldeetan aritu zen eta Abbott anaiek Damageplan sortu zuten). Pantera 2003an desegin zen ofizialki.

2004ko abenduaren 8an Dimebag Darrell gitarra-jotzailea antzeztokian bertan tiroz hil zuten, Columbusen (Ohio)[2]. Anselmo eta Brownek esan zuten ziurrenik Panterako kideak berriz elkartuko zirela Darrellen heriotza gertatu izan ez balitz.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Panteraren diskografian estudioko bederatzi album daude, zuzeneko bat eta bilduma bat (bi bertsio ezberdinekin). Halaber, bi EP, sei single, bost bideo-album, hamaika musika-bideo eta bi bilduma-kutxa argitaratu zituzten.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkenak
Aurrekoak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Cowboys from hell diskaren salmentak RIAAren web gunean
  2. (Ingelesez) Darrellen hilketaren berria CNNren web gunean

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pantera Aldatu lotura Wikidatan