Pantera generoko hibridoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Panthera generoko bizi diren lau espezieek (Panthera leo edo lehoia, Panthera onca edo jaguarra, Panthera pardus edo lehoinabarra, Panthera tigris edo tigrea), gurutzatuz gero, hibridoak sor ditzakete.

Lehoia Venus symbol.svg Tigrea Venus symbol.svg Jaguarra Venus symbol.svg Lehoinabarra Venus symbol.svg
Lehoia Mars symbol.svg Lehoia Ligrea Liguarra Lipardoa
Tigrea Mars symbol.svg Tigroia Tigrea Tiguarra Tigarda
Jaguarra Mars symbol.svg Jagliona Jaguarra Jagupardoa
Lehoinabarra Mars symbol.svg Leopoia Dogla Leguarra Lehoinabarra

Jaguarraren eta lehoinabarraren arteko hibridoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jagupardoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jagupardoa (jagupard, jagulep, edojagleop ingelesez), jaguar arraren eta lehoinabar emearen arteko gurutzatzea da.

Leguarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leguarra lehoinabar arraren eta jaguar emearen arteko gurutzatzea da.

Lijagulepa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jagupardo edo leguar emeak emankorrak dira, eta horietako bat lehoi ar batekin ugalduz gero, kumeei lijagulep deritze. Mota honetako hibrido konplexuak 1900. urteko hasieran erakutsi ziren Kongoko Lehoiak izenarekin, Afrikako pizti exotiko baten antza emateko, gizakiak egindako hibrido bat baino.

Jaguarraren eta lehoiaren arteko hibridoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaglioia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaguar eta lehoi arteko hibridoa, Rothschild Museoa.

Jaglioia edo jaguoia jaguar ar eta lehoi eme baten arteko gurutzatzea da. Espezie honen irudiak ikusgai daude Walter Rothschild Zoologiko museoan (Hertfordshire, Ingalaterra). Lehoien azpiko kolorea du, jaguar-erako orban marroiak eta jaguar baten konplexio indartsua.

Liguarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liguarra lehoi arraren eta jaguar emearen arteko gurutzatzea da. Liguarrak lehoi/jaguarren arteko hibrido ohikoenak dira. Beste hibridoak bezain handiak ez dira.

Leoliguarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehoi arraren eta jaguar emearen arteko kume ugalkorrak, lehoinabarrarekin gurutzatuz gero, leologuar izeneko kumeak ematen ditu.

Lehoinabarraren eta lehoiaren arteko hibridoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leopoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leopoia lehoinabar arraren eta lehoi emearen arteko gurutzatzearen ondorio da. Burua lehoiaren antzekoa du; haren gorputzak, ordea, lehoinabarraren ezaugarri asko ditu. Leopoiak oso bakanak dira.

Lipardoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lipardoa edo liardoa lehoi arraren eta lehoinabar emearen gurutzatzeak sortutako hibridoa da. Batzuetan alderantzizko leopoia deritzo. Lehoi arraren eta lehoinabarraren arteko tamaina diferentziak zail bihurtzen du bien arteko ugalketa.

Leoligulor[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leopoi arra (lehoinabar arraren eta lehoi emearen arteko hibrido ugalkorra) liguar eme ugalkorrarekin (jaguar emearen eta lehoi arraren hibridoa) gurutzatzearen ondorio da.

Lehoinabarraren eta tigrearen arteko hibridoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dogla[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tigarda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehoiaren eta tigrearen arteko hibridoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ligrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ligre»

Tigroia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Tigroi»

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pantera generoko hibridoak Aldatu lotura Wikidatan