Pantokrator

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sant Climent de Taülleko pantrokratorra
Dafniko (Grezia) pantokratorra, 1080-1100 inguruan

Pantokrator[1] atributua (antzinako grezieraz: παντοκράτωρ, panto-krator = ahalguztiduna), greziar mitologian Zeus jainkoari egokitu zitzaion izendapena da. Kultura kristauan, Jesukristo irudikatzeko erabiltzen da.

Arte bizantziar eta erromanikoan, pantokrator hitza, Ahalguztiduna, Aita eta Seme, hau da, Sortzailea eta Askatzailea izendatzeko erabilia izan da. Irudia, maiestatikoa beti, izaki jainkotiarra da, eta jarrera berdinean agertzen da betiere: eskuineko eskua jasota bedeinkapena emateko, eta ezkerreko eskuan Ebanjelioak edo Idazki Sakratuak eusten. Batzuetan, bustoa bakarrik marrazten da, eta beste batzuetan, figura osoa tronu baten gainean.

Elizetan, bi dira pantokratorrak erakusteko ohiko lekuak: kanpoaldean, portaden tinpanotan, harrian zizelkatuak; edo barrualdean, absideen bobedatan margotuak. Dena dela, mandorla deituriko ingurune obalatu batean enmarkatua ageri ohi dira.

Espainian, Sant Climent de Taüll (Lleida, Katalunia) elizako absidean aurkitutakoa da esanguratsuena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]