Papua Ginea Berria
- Artikulu hau Ozeaniako estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Ginea (argipena).
| Papua Ginea Berriko Estatu Burujabea 'Independent State of Papua New Guinea Independen Stet bilong Papua Niugini' |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Goiburua: Unity in diversity (Batasuna aniztasunean) | |||
| Nazio ereserkia: O Arise, All You Sons |
|||
| Hiriburua | Port Moresby 9°30′S 147°07′E / 9.5°S 147.117°EKoordenatuak: 9°30′S 147°07′E / 9.5°S 147.117°E |
||
| Hiri handiena | Port Moresby | ||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Ingelesa, Tok Pisin, Hiri Motu | ||
| Gobernua
Erregina
Gobernadore Nagusia Lehen Ministroa |
Monarkia konstituzional federala Elisabet II.a Paulias Matane Michael Somare |
||
| Independentzia Autogobernua Indep. Australiagandik |
1973ko abenduaren 1a 1975eko irailaren 16a |
||
| Eremua
• Guztira
• Ura |
462.840 km² (54) % 2 |
||
| Biztanleria
Herritarra |
6.732.000 (100) 5.190.78 14,5 biztanle/km² (201) gineaberriar |
||
| Dirua | Kina (PGK) |
||
| Ordu eremua • Udan (DST) |
AEST (UTC +10) Ez du (UTC +10) |
||
| Interneteko domeinua | .pg | ||
| Telefono aurrezenbakia | +675 |
||
Papua Ginea Berriko Estatu Burujabea, Papua Ginea Berria edo PGB soilik, Ozeaniako herrialde bat da, Ginea Berria uhartearen ekialdeko lurraldean kokatua, eta inguruko hainbat irlatan ere. Australiatik iparraldera dago kokatua, Salomon Uharteetatik mendebaldean, Ozeano Barearen hego-mendebaldean. XIX. mende hasieratik Melanesia izenaz ezagutzen den lurraldea da. Haren hiriburua Port Moresby da.
Papua Ginea Berria kulturalki munduko herrialderik anitzenetarikoa da, 850 hizkuntzatan eta beste hainbat gizartetan banatzen da sei milioi pertsonara iristen ez den populazioa. Gizartearen %18 soilik bizi da hirietan. Herrialde hau kulturalki eta geografikoki gutxien esploratuak izan direnetarikoa da, eta herrialdearen barnealdean, oraindik, ezagutzen ez diren animalia eta landare ezezagun ugari daude.
Gizartearen gehiengoa antolakuntza tradizionaleko taldeetan bizi dira, nekazaritzatik bizi dira.
1884tik hiru potentzia atzerritarrek kolonizatu zuten, eta idenpendentzia 1975ean lortu zuen Australiatik. Britainia Handiko commonwealth-pean dago, Elisabet II.a estatu buru eta erregin duela. Biztanleriaren kopuru handi bat pobrezian bizi da, herrialdearen heren bat eguneko 1.25$ baino gutxiagorekin bizi dela.
Historia [aldatu]
Aurkitutako gorpuzkiak K.a. 50.000 urtekoak direla estimatu da. Antzinako biztanle hauek seguruenik Asiako hego-ekialdea izan zuten jatorri, eta hauek Afrikan sortuko ziren orain dela 50.000 eta 70.000 urte artean. Ginea Berria gizakiak konkistaturiko lehenengo lurraldeetarikoa izan zen, Afrika eta Eurasiaren ostean, gutxi gora-behera Australiako migrazioarekin batera gertatu zen hori.
Nekazaritza Ginea Berrian independenteki garatu zen K.a. 7000 urte inguruan, bertako landare basatiak lantzen hasi ziren leku bakarretakoa izan zen. K.a. 5000 urte inguruan Austronesio hiztunen migrazio handi bat iritsi zen herrialdeko kostetara. Hori zeramika-lanetan, herrialdean sarturiko txerrietan eta arrantzarako teknika berrietan ikus daiteke. 18. mendean, berriz, patata sartu zen Ginea Berrian Hego Ameriketatik, garai hartan bertan ziren Portugaldarren eskutik. Patataren sarrerak guztiz aldatu zuen ordura arteko nekazaritza tradizionala, ordura arte gehiago landatzen zen taro-a ordezkatu zen, eta honek populazio hazkunde handia ekarri zuen.
Nahiz eta kanibalismoarik eta buru-mozketarik dagoeneko ia ez den, lurraldeko hainbat lekutan praktikatuak izan dira. Adibidez, 1901ean, Papuako Golkoan den Goaribar Uhartean, Harry Dauncey misiolariak 10.000 buru-hezur aurkitu zituen. Mota honetako praktika hauek 60 eta 70eko hamarkadara arte iritsi ziren, eta gaur egun ere aztarnak daude gizarte mota batzuetan.
Mendebaldean ezer gutxi ezagutzen zen uharte honi buruz hemeretzigarren mendera arte, nahiz eta espainiar eta portugaldar esploratzaileek hamaseigarren mendetik ezagutzen zuten (Dom Jorge De Meneses eta Yñigo Ortiz de Retez). Asiako hego-ekialdeko merkatariek ere bisitatu izan zuten Ginea Berria bertako txori batzuen lumak eskuratzeko, kontaktu hauek orain dela 5000 urte hasi ziren.
Herriaren izena historian zehar independentzia aurretik izandako administrazio historia konplexutik dator. Papua izena pepuah-tik dator, melanesiotarren ile kizkurra deskribatzen duena, eta "Ginea Berria" (Nueva Guinea) Yñigo Ortiz de Retez esploratzaile arabarrak ezarri zion Afrikako kostan aurkitzen den Ginearekin zuen parekotasunagatik. Herrialdearen erdialdetik iparrera artean dagoen lurraldea Alemaniarren eskuetan erori zen 1884an, Alemaniar Ginea Berria deitu zitzaiola.
Lehen Mundu Gerran zehar, Australiak okupatu zuen, Britainiar Ginea Berria kudeatzen hasi zen, hegoaldeko zatia, Papua deitua, 1904an. Mundu Gerra amaitutakoan, Australiak alemaniarren esku zegoen Alemaniar Ginea Berria kudeatzen hasi zen, Nazioen Ligaren mandatua betez. Ginea Berriko kanpainetan (1942-1945) Bigarren Mundu Gerrako kanpaina militarrik handienetarikoa izan zen. Gutxi gora-behera 216.000 Japoniar, Australiar eta Estatubatuar marinel eta pilotu hil ziren han.
Bi lurraldeak (iparraldekoa eta hegoaldekoa) Papua eta Ginea Berriko Lurraldea zeritzonean elkartu ziren Bigarren Mundu Gerraren ostean, ondoren "Papua Ginea Berria" izenaz ezagutu zena.
Papuako administrazioak 1975eko irailaren 16an Australiatik independentzia lortu zuen modu baketsu batean eta Nazio Batuen begiradapean. Papua Ginea Berria 1975eko urriaren 10ean Nazio Batuen Erakundeko kide bihurtu zen.
1975-1976ko Bougainville Uharteko independentziaren aldeko matxinadaren ondorioz, konstituzioan aldaketak egin ziren Bougainville eta beste hemezortzi uharteri ia estatu federalen estatusa emanez. Bigarren matxinada batean 20.000 pertsona hil ziren, 1988tik 1997ra arte. Matxinadaren ostean, Joseph Kabui bihurtu zen Bougainvilleko presidentea. John Tabinaman-ek ordezkatu zuen, zeinek 2008ra arte karguari eutsi zion, James Tanis-ek ordezkatu arte, urte hartako hauteskundeetan garaile izan ondoren.
2009ko maiatzean Txinatarren aurkako matxinada bat gertatu zen, non milaka pertsonak parte hartu zuten. Liskarren sorrera Txinatar eta Papua Ginea Berriko langile batzuen borrokarekin hasi zen, Txinatarrak eraikitzen ari ziren Nikel lantegi batean. Benetako arrazoia Txinatarren enpresa txikien kopuru handiak sorturiko haserrean zegoen.
Politika [aldatu]
Commonwealth-eko kide, Elisabet II.a da estatu burua. Erreginaren ordezkoa Papua Ginea Berriko Gobernadore-Orokorra da, gaur egun Michael Ogio dena. Botere exekutiboa lehen ministroak dauka, gobernuko burua denak. Gaur egungo lehen ministroa Peter O'Neill da. Parlamentu Nazionalak 109 eserlekuko kamera bakarraz osatzen da, zeinetatik 20 hemeretzi probintzietako eta Barruti Hiriburu Nazionaleko (BHN) gobernadoreek betetzen duten. Hauteskundeak asko jota 5 urtean behin egiten dira, lehen ministroak gobernadore nagusiari hauteskunde deialdia egiten dionean.
Banaketa Administratiboa [aldatu]
Papua Ginea Berria lau lurraldetan banatuta dago, ez dira banaketa administratiboak, baina garrantzia dute gobernuan, komertzioan, kirolean eta beste hainbat arlotan.
Nazioa 20 probintziatan banatuta dago: 18 probintzia, Bougainvilleko Lurralde Autonomoa eta Distritu Hiriburu Nazionala. Probintzia bakoitza barruti batean edo bitan banatuta dago, zeinek beren gobernu lokalak dituzten.
1.- Erdialdea 2.- Chimbu (Simbu) 3.- Ekialdeko Goialdea 4.- Ekialdeko Britainia Berria 5.- Ekialdeko Sepik 6.- Enga 7.- Golkoa 8.- Madang 9.- Manus 10.- Milne Bay 11.- Morobe 12.- Irlanda Berria 13.- Iparraldea (Oro Probintzia) 14.- Bougainville (Lurralde autonomoa) 15.- Hegoaldeko Goialdea 16.- Mendebaldeko Probintzia (Fly) 17.- Mendebaldeko Goialdea 18.- Mendebaldeko Britainia Berria 19.- Mendebaldeko Sepik (Sandaun) 20.- Barruti Hiriburu Nazionala
| Commonwealtheko estatu kideak | ||
|---|---|---|
| Antigua eta Barbuda • Australia • Bahamak • Bangladesh • Barbados • Belize • Botswana • Brunei • Dominika • Erresuma Batua • Fiji • Gambia • Ghana • Grenada • Guyana • India • Jamaika • Kamerun • Kanada • Kenya • Kiribati • Lesotho • Malawi • Malaysia • Maldivak • Malta • Maurizio • Mozambike • Namibia • Nauru • Nigeria • Pakistan • Papua Ginea Berria • Saint Kitts eta Nevis • Santa Luzia • Saint Vincent eta Grenadinak • Samoa • Seychelleak • Sierra Leona • Singapur • Salomon Uharteak • Hegoafrika • Sri Lanka • Swazilandia • Tanzania • Tonga • Trinidad eta Tobago • Tuvalu • Uganda • Vanuatu • Zambia • Zeelanda Berria • Zipre | ||
|
||||||||