Paraíba
Paraíba Brasilgo ipar-ekialdeko estatua da. 56.584 km2-ko azalera dauka eta 3.598.025 biztanle zituen 2005ean (64.2 biz./km2). Joao Pessoa da hiriburua eta hiri nagusia.
Mugak: iparraldean, Rio Grande do Norte; hegoaldean, Pernanbuco; ekialdean, Ozeano Atlantikoa; mendebaldean Cearako estatua.
Paraiba do Norte eta Piranhas ibaiak dira aipagarrienak. Paraibako klima tropikala da barnealdean eta hezea kostaldeko zabaldian. Nekazaritza (kotoia, azukre-kanabera, kafea, tabakoa) eta abere-hazkuntza (behi-azienda eta ardi-azienda) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Wolframio-, eztainu- eta bismuto-hobi garrantzitsuak daude.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Parahiba tupi indiarren hitza da, «ibai-besoa» esan nahi duena. XVI. mendean, bertan antolatu zituzten portugaldarrek azukre-kanaberako munduko lehen sail handiak. 1585ean sortu zuten Itamarako kapitain-herria, eta Afrikatik bidalitako esklaboez baliatu ziren azukre-ustiakuntzarako. XVIII. mendean hasi ziren portugaldarrak kotoia ekoizten, eta kotoia izan da ekoizpen-gai nagusia XIX. mendetik aurrera. Estatuko hiriburuak Paraiba izena izan zuen, 1930ean hil zuten politiko erreformazale baten omenez João Pessoa izena eman zioten arte.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo-loturak [aldatu]
- (Portugesez) Estatuko webgune ofiziala
| Brasilgo estatuak | ||
|---|---|---|
|
Acre - Alagoas - Amapá - Amazonas - Bahia - Ceará - Espírito Santo - Goiás - Maranhão - Mato Grosso - Mato Grosso do Sul - Minas Gerais - Pará - Paraíba - Paraná - Pernambuco - Piauí - Rio de Janeiro - Rio Grande do Norte - Rio Grande do Sul - Rondônia - Roraima - Santa Catarina - São Paulo - Sergipe - Tocantins - Brasilgo Barruti Federala |
||
| Artikulu hau Brasilgo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.