Parafiletiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Narrastiena talde parafiletikoa da. Monofiletikoa izateko hegaztiak bere barnean hartu beharko lituzke.

Filogenian talde bat parafiletikoa da, bere barnean talde horretako bizidun guztien arbaso komuna hartu arren, arbaso horren ondorengo guztiak hartzen ez baditu. Talde hauetan arbaso komunaren ondorengo batzuk ez dira kontuan hartzen. Sailkapen tradizionaletan talde parafiletiko ugari dago, hala nola, kriptogamoak, ornogabeak, arrainak edo narrastiak.

Narrastien kasuan, esate baterako, krokodilidoak genealogikoki hurbilago daude hegaztietatik beste sauropsido batzuetatik baino (anapsida, squamata eta sphenodontia). Hala ere, krokodilidoak narrastien barnean sarturik daude, aipatutako beste sauropsidoekin batera, baina hegaztiak kanpo. Beraz, Reptilia talde parafiletikoa da.