Parafrasi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Parafrasia hitz, esamolde, esaldi edo testu bat zabal adieraztea da, ulergarritasuna eman eta xehetasun eta ñabardura guztiak azaltzeko, esanahia atxikiz betiere. Labur, zerbait beste hitz batzuk erabiliz adieraztea besterik ez da; adibidez, triangelu angeluzuzen esan ordez, angelu zuzen bat duen triangelua esaten denean. Ohikoa da itzulpengintzan, helmugako hizkuntzan jatorriko hizkuntzaren hitza edo esamoldea existitzen ez denean. Ironia adierazteko ere erabil daiteke; adibidez, Arantxa esan ordez, zure emazte maitea esaten denean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.