Paraguai ibaia
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Kokapena | Brasil, Bolivia, Paraguai eta Argentina | |||||
| Luzera | 2.550 km | |||||
| Arroa | 900 km² | |||||
| Emaria | 4.300 m³/s | |||||
| Iturburua | Diamantino, Mato Grosso, Brasil | |||||
| Ibai ahoa | Paraná > Río de la Plata > Atlantikoa 16°45′S 57°45′W / 16.75°S 57.75°W |
|||||
Paraguai Hego Amerikako hego-erdialdeko ibai handia, Paraguai estatuari izena ematen diona. Brasil eta Boliviaren arteko muga eratzen du, eta Paraguai eta Argentinaren artekoa. 2.500 km luze da, Mato Grosso brasildar estatuko iturburutik Paraná ibaian amaitu arte.
Baliabideak [aldatu]
Paraguai Río de la Plataren arroko bigarren ibai handiena da. Paranáren arroko beste ibaiek ez bezala, Paraguaik ez du inolako zentral hidroelektrikorik eta, hortaz, nabigagarria da luzez, Amazonas ibaiak bakarrik gainditua kontinentean. Horregatik, merkataritza bide garrantzitsua da, Paraguairi eta Boliviari itsasora irteera ahalbidetuz.
Arrantza ibai garrantzitsua da ere, biztanle txiroenen diru iturri nagusia. Baina urteroko uholdeek jende migrazio handiak eragiten ditu biztanle klase hauetan batez ere. Nahiz eta nazioartean alboratua egon, Pantanal eskualdea munduko hezegune handia da, eta Paraguai ibaiak ekarritako urek bakarrik elikatzen dute.
Kanpo loturak [aldatu]
- Hidrovia Website (Gaztelaniaz)
- Drainage Plan Will Devastate S. American Rivers, Groups Say National Geographic News artikulua, 2003-07-31