Paramount Pictures
Paramount Pictures Corporation | |
---|---|
Mota | Pribatua |
Sektorea | Zinema |
Sorrera | 1912 (Famous Players Film Company) 1914 (Paramount Pictures) |
Sortzailea | Adolph Zukor Jesse L. Lasky W. W. Hodkinson |
Egoitza | Hollywood, Kalifornia 90210, |
Presidentea | Brad Grey |
Merkatuak | Nazioartekoa |
Salmentak | $1,2 mila milioi (2011) |
Irabaziak | $300 milioi (2011) |
Akziodunak | Famous Players-Lasky Corporation (1916–1927) Independente (1927-1966) Gulf+Western (1966–1989) Paramount Communications Inc. (1989–1994) Viacom (jatorria) (1994–2005) Viacom (berria) (2006–egun) |
Webgunea | www.paramount.com |
Paramount Pictures Corporation zinemako estatubatuar ekoiztetxe eta banatzaile enpresa bat da, bere egoitza Kaliforniako Hollywood udalerrian dagoelarik. Ibilbide luzeena eta antzinakoena duen estudioa bilakatu da, eta gaur egun Viacom enpresaren jabetzan dago. Bere jatorria 1910eko hamarkadan dago, enpresa hau zinemagintzako ekoiztetxe erraldoien artean sailkatu ohi da, horien artean Universal Pictures, Fox Film Corporation, gerora 20th Century Fox ekoiztetxean bilakatuak, United Artists, Warner Bros, Metro-Goldwyn-Mayer, Columbia Pictures eta RKO daudelarik.
1930eko hamarkadan estatubatuar zinemaren nagusitasunarekin batera ekoiztetxeak berebiziko garrantzia bereganatuko du. Paramount enpresak Cecil B. DeMille zinema zuzendariaren historiaren inguruko superekoizpen erraldoien alde apostu garbia egingo du.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paramount Pictures |
- Paramount ekoiztetxearen webgunea (Ingelesez)