Paranoid (abestia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Paranoid
Paranoiko
Black Sabbath(r)en abestia albumetik
Argitalpena Paranoid 1970
Formatua 7 hatzetako singlea
45 RPM
Grabazioa 1970
Musika mota Heavy Metal
Hizkuntza Ingelera
Iraupena 2:52
Diskoetxea Vertigo
Idazlea Ozzy Osbourne
Tony Iommi
Geezer Butler
Bill Ward
kronologia
The Wizard (1970) "Paranoid
Paranoiko
"
The wizard (1970)


Paranoid (euskaraz Paranoiko) Black Sabbath taldearen abestia da. Abesti hau talde honetako Paranoid bilduman agertzen da eta nahiz eta hasieran bilduma "betetzeko" sortua izan, azkenik talde honetako abesti ezagunetakoa bilakatu zen. Diskoetxeak bildumaren jatorrizko War Pigs ("Gerra Txerriak") izendapena Paranoid izenarengatik ordezkatu zuen, Vietnamgo gerraren alde zeudenen erantzun txarraren beldur baitziren.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz
Paranoid
"Paranoiko"

Nere emakumearekin amaitu dut
Nere pentsamenduekin ezin zidalako lagundu
Jendeak erotuta nagoela uste du
Denbora guztian gogaituta nagoelako

Egun osoan gauzetan pentsatzen nago
Baina ezerk ez nauela asetzen dirudi
Burua galduko dudala uste dut
Lasaituko nauen zeozer aurkitzen ez baldin badut

Lagundu al nazakezu nere burua betetzen?
Oi bai!

Bizitzan aurkitzen ez ditudan gauzak
Erakutsiko dizkidan norbait behar dut
Benetazko zoriontasuna ematen duten gauzak ezin ditzazket ikusi
Itsu egon behar dut

Txantxa bat egin eta asperen egingo dut
Eta zuk barre eta nik negar
Zoriontasuna ezin dezaket sentitu
Eta maitasuna neretzat hain irreala da

Eta entzuten dituzun hitz hauek
Oraingo nere egoerataz mintzatzen zaizkizu
Biziaz goza dezazula esaten dizut
Nik gura nuke baina beranduegi da

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]