Paranthropus aethiopicus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Paranthropus aethiopicus
Fosilen hedapena: Pliozeno

Paranthropus aethiopicus baten buruhezurraren kopia
Paranthropus aethiopicus baten buruhezurraren kopia


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Kordatua
Klasea: Ugaztuna
Ordena: Primatea
Familia: Hominidae
Azpifamilia: Homininae
Tribua: Hominini
Generoa: Paranthropus
Espeziea: Paranthropus aethiopicus

Paranthropus aethiopicus Hominidae familiako Paranthropus generoko espezie fosil bat da. Genero honetako zaharrena da. Duela bi milioi urte eta erdi bizi izan zen Homo eta Australopithecus generoarekin batera.

1967an Turkana lakuaren inguruan, 2,5 milioi urteko mandibula bat aurkitu zen, baina aurkikuntza horrek ez zuen inportantzia handiegirik eduki harik eta Richard Leakey ikerlari famatuak burezur bat aurkitu zuen arte: burezur beltza, lehen aipatutako mandibularen espezie bereko gizaki batena.

Azken aurkikuntza honek bide berriak ireki zituen eta Bosei eta Robustus espezieen ikerkuntza bultzatu zuen.

Australopithecusen habitata baino leku lehorrago batean bizi izan zen, nahiz eta ez dirudien sabana zenik. Kontuan hartu behar dena duela 2,8 milioi urte aldaketa klimatiko handi bat gertatu zela da, Australopithecus generoaren azkena eta Paranthropus eta Homo generoen sorrera ekarri zuena.

Espezie hau, bere generoan gutxien espezializatuena da, prognatismo handia gordetzen baitu.