Paretoren efizientzia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ekonomian, egoera ekonomiko batean Paretoren efizientzia edo Paretoren hobezina lortu dela esaten da, pertsona batek ezin duenean irabazi edo baliagarritasun handiagoa eskuratu (edo galera txikiagoa jasan), beste pertsona baten irabazia murriztu gabe (galeren kasuan, galera handitu gabe). Irabazi edo galeren esleipen batean, beste pertsona baten interesak kaltetu gabe gutxienez pertsona baten egoera hobetzen denean, esleipenean Paretoren hobekuntza bat izan dela esaten da.

Adibidez, aita batek gehienez 100 euroko gastua egin nahi du A eta B izeneko bere bi seme-alabentzako oparietan. Arentzat 40 euroko opari bat erosten badu, eta 30 euroko opari bat Brentzat, egoera horretan A eta Brentzat Paretoren hobekuntza bat gerta daiteke, Ak zein Bk (baita Ak eta Bk batera ere) opari gehiago jaso ditzaketelako oraindik, aitak bere aurrekontua agortu gabe duelako (40+30<100). Berriz, erositako opariak 40 eta 60 eurokoak badira hurrenez hurren, Paretoren hobekuntza ezin da gertatu eta Paretoren efizientzia lortu edo Paretoren hobezin batera heldu dela esaten da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]