Paris
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau Frantziako hiriburuari buruzkoa da, beste esanahientzat ikus Paris (argipena)
|
Paris |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Paris | ||
| Estatua Eskualdea Departamentua Barrutia |
Frantzia Frantziako Uhartea Paris (75) 20 barrutiko burua |
||
| Alkatea | Bertrand Delanoë (PS) (2001-2008) |
||
| Koordenatuak | |||
| Eremua | 10.540 ha = 105,40 km2 | ||
| Aglomerazioa | Parisko aglomerazioa | ||
| Postakodea | 75001-75020 eta 75116 | ||
| Biztanleria | 2.144.700 bizt | ||
| Dentsitatea | 20.330 bizt/km² | ||
| Sorrera | Parisii galiar herrixka | ||
| www.paris.fr | |||
Paris Frantziako hiriburua da, eta herrialdearen iparraldean dago, Sena ibaiaren ertzean. Hiriak 2.153.600 biztanle ditu, baina bere metropolitar gunea 12.067.000 milioi biztanlekoa da, Europar Batasuneko handiena, Frantziako Uhartea Île-de-France eskualdean dagoena.
Paris gaur egungo ekonomia-gunerik garrantzitsuenetarikoa da, eta bere eragina politikan, artean, komunikabideetan, aisialdian, zientzian eta modan izugarrizkoa da, munduko metropolirik garrantzitsuenetarikoa baita.
Parisko eskualdea, Frantziako Uhartea deritzona, Frantziako ekonomia-gunearen hiriburua da. 500,8 bilioi eurorekin, Frantziako Barne Produktu Gordinaren laurdena sortzen du. La Défense, Europako negozio-barrutirik handiena, Frantziako enpresen erdiaren egoitza nagusia da, eta munduko 100 enpresarik handietik 20rena ere. Era berean, UNESCO edota OCDE bezalako erakundeen egoitzagune ere bada hiriburu frantsesa.
Paris munduko turismo helmuga nagusia da, 30 milioi turistak bisitatzen baitute urtero. Intereseko leku asko daude hirian. Adibidez, Eiffel Dorrea, Notre-Dame katedrala, Garaipen Arkua, Sacré Coeur basilika eta abar. Horrez gain, Louvre eta Orsay museoek nazioarteko onarpena ere badute, baita Disneyland Resort Paris parkeak ere.
Parisek Europako aireporturik modernoena edukiko du urte gutxi barru, Charles de Gaulle aireportuaren birmoldaketa burutu ostean.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
[aldatu] Laburpena
Sakontzeko, irakurri: Parisko historia
Parisii galiar herriak menperatzen zuen gaur egungo Parisko eremua Julio Zesarren tropak Paris bisitatu zutenean. Uste da Parisiik fundatu zutela hiria K. a. 250 eta 200 urteen bitartean, baina ezezaguna da hiriaren lehenengo kokapena.
K. a. 52. urtean, erromatarrek hiria bereganatzen dutenean, Lutetia izendatu eta Sena ibaiaren ezkerraldean berreraiki zuten I. mendean. Paris izena IV. mendean jaso zuen hiriak eta Klodoveok, frankoen buruzagiak, hiriburu bihurtu zuen 508. urtean, erromatarrak garaitu ostean. IX. mendean zehar harresiak eraiki zituzten eskuinaldeko ertzean, ezkerrekoa desagertu baitzen.
Filipe Augustoren erregealdian (1190-1220), Paris erreinuaren hiriburu bihurtu zen, eta harresi handiago bat eraiki zuten. XIV. mendean, Karlos V.ak (1371-1380) beste harresi handiago bat eraiki zuen hiriaren defentsarako.
XVI. mendearen amaiera eta XVII. mendearen hasiera bitartean, Henrike IV.ak lehenengo multzo arkitektonikoak eraikiarazi zituen, hala nola Place des Vosges. Bere oinordekoa Luis XIII.ak harresia luzatu zuen eta Luis XIV.ak aipatutako harresia bota eta bere ordez bulebar handiak eraiki zituen. XVIII. mendearen amaieran Frantziako Iraultzak gogotsu jo zuen Frantzia osoa baina batez ere bere hiriburua, Paris; eta bertan jazo ziren lehenengo mugimendu herrikoiak, Bastillako kartzelaren hartzea, esaterako.
Horren ondoren, Napoleon Bonaparte jeneralak bere burua enperadore izendatu ostean, Paris bihurtu zuen Inperioko hiriburu. Luis Filiperen agintaldian, hiria inoiz baino lasterrago hazi zen. Napoleon III.aren agintaldian hiriaren transformaziorik garrantzitsuena burutu zen. Enperadoreak Haussmann baroia bultzatu zuen Paris momentuko hiririk modernoena bihurtzeko. Hiri zaharra suntsitu eta bulebar handiak eta eraikin modernoak eraiki ziren, Garnier opera haien artean. Ur-hornikuntza berriak burutu ziren, baita beste lan publiko asko ere. Paris, XIX. mendearen bigarren erdialdean, hainbat eta hainbat Nazioarteko Erakusketaren egoitza izan zen. Haien artean garrantzitsuena 1889koa da, iraultzaren lehenengo mendeurrena ospatzeko burutu zena. Ekitaldi honetarako eraiki zen Eiffel Dorrea, hasiera baten denboraldi baterako eraiki zena eta oraindik ere zutik dirauena. XX. mendean Parisko metroaren lanak hasi ziren.
1940an, Wehrmacht-ak (Alemaniako armadak) konkistatu zuen hiria, Bigarren Mundu Gerran, hain zuzen ere. Okupazio-armadak administratu zuen Paris, eta lau urteren buruan abandonatu zuten hiria, hondamendi handirik sortu gabe (beste hiri europar sufritutako horrenbeste ez, behintzat). François Mitterrand presidentearen administraziopean, 80 eta 90ko hamarkadaren hasieran, hiriaren hirigintzak eta azpiegiturek berrikuntza handia jaso zuten. Hiriko gune zail berritu ziren (La Villette eta ezkerraldea, esaterako), eraikin esanguratsu ugari eraiki ziren (Liburutegia Handia, Arche de la Défense edota Orsay museoa), eta Louvreko Museoa guztiz eraberritu zen.
[aldatu] Kronologia
- K. a. I. mendean, erromatarrek Lutetia deitzen zuten.
- 1789ko uztailaren 14an Frantziako Iraultza hasi zen, bertako Place de la Bastillen.
- 1871ko Pariseko Komuna
- 1889an Eiffel Dorrea inauguratu zuten.
- 1900ean Parisek Olinpiar Jokoakalehenengo aldiz antolatu zituen.
- 1924an hiriak bigarren aldiz Olinpiar Jokoak antolatu zituen.
- 1944ko abuztuaren 19an soldadu aliatuek hiria askatu zuten alemaniar naziengandik.
- 1968ko maiatzean ikasleek iraultza ezaguna burutu zuten "Quartier Latin" izeneko auzoan.
[aldatu] Geografia
Seine edo Sena ibaia Parisen ardatz naturala da. Hiriaren alde bietan ondoko muinoek inguratzen dute Paris:
- Eskuinaldeko ibai-ertzean: Montmartre (130 m), Belleville (128 m), Ménilmontant (108 m), Buttes-Chaumont (80 m), Passy (71 m) eta Chaillot (67 m).
- Ezkerraldeko ibai-ertzean: Montparnasse (66 m), Butte aux Cailles (62 m) eta Montagne Sainte-Geneviève (61 m).
[aldatu] Banaketa administratiboa
Sakontzeko, irakurri: Parisko barrutiak
Parisko hirigunea 20 arrondissement edo barrutitan banatuta dago, erdigunetik hasita erlojuaren orratzen arabera kanporantz kiribiltzen direnak. Barruti hauek 1860an sortu zituen Napoleon III.ak.
| Bar. | Izena | Eremua (ha) |
Biztanleak | Dentsitatea (bizt/km²) | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1872 | 1954 | 1999 | 2005 | 1872 | 1954 | 1999 | 2005 | |||
| 1 | Louvre | 183 | 74 286 | 38 926 | 16 888 | (a) | 40 593 | 21 271 | 9 228 | (a) |
| 2 | Burtsa (Bourse) | 99 | 73 578 | 43 857 | 19 585 | (a) | 74 321 | 44 300 | 19 783 | (a) |
| 3 | Temple | 117 | 89 687 | 65 312 | 34 248 | (a) | 76 656 | 55 822 | 29 272 | (a) |
| 4 | Herriko Etxea (Hôtel-de-Ville) | 160 | 95 003 | 66 621 | 30 675 | (a) | 59 377 | 41 638 | 19 172 | (a) |
| 5 | Panteoia (Panthéon) | 254 | 96 689 | 106 443 | 58 849 | 59 300 | 38 067 | 41 907 | 23 169 | 23 347 |
| 6 | Luxenburgo (Luxembourg) | 215 | 90 288 | 88 200 | 44 919 | 45 800 | 41 994 | 41 023 | 20 893 | 21 303 |
| 7 | Borboi jauregia (Palais-Bourbon) | 409 | 78 553 | 104 412 | 56 985 | 55 700 | 19 206 | 25 529 | 13 933 | 13 619 |
| 8 | Eliseoa (Elysée) | 388 | 75 796 | 80 827 | 39 314 | 39 200 | 19 535 | 20 832 | 10 132 | 10 103 |
| 9 | Opera (Opéra) | 218 | 103 767 | 102 287 | 55 838 | 58 800 | 47 600 | 46 921 | 25 614 | 26 973 |
| 10 | Enclos-St-Laurent | 289 | 135 392 | 129 179 | 89 612 | 89 600 | 46 848 | 44 699 | 31 008 | 31 004 |
| 11 | Popincour) | 367 | 167 393 | 200 440 | 149 102 | 150 500 | 45 611 | 54 616 | 40 627 | 41 008 |
| 12 | Reuilly | 637 [1] | 87 678 | 158 437 | 136 591 | 139 100 | 13 764 | 24 872 | 21 443 | 21 837 |
| 13 | Gobelins | 715 | 69 431 | 165 620 | 171 533 | 177 900 | 9 711 | 23 164 | 23 991 | 24 882 |
| 14 | Obserbatorioa (Observatoire) | 564 | 69 611 | 181 414 | 132 844 | 134 200 | 12 342 | 32 166 | 23 554 | 23 794 |
| 15 | Vaugirard | 848 | 75 449 | 250 124 | 225 362 | 231 500 | 8 897 | 29 496 | 26 576 | 27 300 |
| 16 | Passy | 791 [2] | 43 332 | 214 042 | 161 773 | 146 900 | 5 478 | 27 060 | 20 452 | 18 572 |
| 17 | Batignolles-Monceau | 567 | 101 804 | 231 987 | 160 860 | 160 300 | 17 955 | 40 915 | 28 370 | 28 271 |
| 18 | Montmartre muinoa (Butte-Montmartre) | 601 | 138 109 | 266 825 | 184 586 | 188 500 | 22 980 | 44 397 | 30 713 | 31 364 |
| 19 | (Buttes-Chaumont) | 679 | 93 174 | 155 028 | 172 730 | 185 400 | 13 722 | 22 832 | 25 439 | 27 305 |
| 20 | Ménilmontant | 598 | 92 772 | 200 208 | 182 952 | 188 600 | 15 514 | 33 480 | 30 594 | 31 538 |
| Bois de Boulogne | 846 | |||||||||
| Bois de Vincennes | 995 | |||||||||
| Guztira | 10 540 | 1 851 792 | 2 850 189 | 2 125 246 | 17 569 | 27 042 | 20 164 | |||
(a) 1, 2, 3 eta 4 barrutiak guztira: 102.300 biztanle (18.301 bizt/km²)
[aldatu] Biztanleria
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 50.000 | 200.000 | 275.000 | 100.000 | 150.000 | 294.000 | 300.000 | 415.000 | 515.000 | 576.000 | 650.000 |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| 546.000 | 622.636 | 713.966 | 785.862 | 899.313 | 936.261 | 1.053.897 | 1.053.262 | 1.174.346 | 1.696.141 | 1.825.274 |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| 1.851.792 | 1.988.806 | 2.269.023 | 2.344.550 | 2.447.957 | 2.536.834 | 2.714.068 | 2.763.393 | 2.888.110 | 2.906.472 | 2.871.429 |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| 2.891.020 | 2.829.753 | 2.725.374 | 2.850.189 | 2.790.091 | 2.590.771 | 2.299.830 | 2.176.243 | 2.152.423 | 2.125.246 | 2.142.800 |
| Datuak: estimaketa 1801 baino lehen; errolda 1801 ondoren - Iturria: Frantsesezko Wikipedia | ||||||||||
[aldatu] Ekonomia
Paris munduko ekonomiaren erdigune garrantzitsu bat da. 2006 urtean, Pariseko eskualdeko BPGa (Barne Produktu Gordina), 628,9 bilioi dolarretakoa izan zen. Beraz, eskualde honen ekonomia Holandako ekonomia bezain handia da.
Parisko BPGa munduko laugarren postuan kokatuta dago, Tokio, New York eta Los Angeles hirien ostean beti ere. Era berean, Parisko eskualdea munduko 20. metropolitar gunerik handiena da.
Parisko ekonomia oso anitza da eta oraindik ere espezializazio-eza handia du (Los Angeles, Londres edo New York ez bezala, lehenengo hiria zinema-industriari begira baitago, eta azkenengo biak zerbitzu finantzieroei). Batez ere zerbitzu-ekonomia bat da Parisena, eta Frantziako Uhartea eskualdeak sortzen duen BPGren erdia produzitzen da hiriburuan bertan. Goi-mailako teknologia da hiriaren ezaugarrietako bat.
Gaur egun, Parisko ekonomiaren ardatzak ez dira bakarrik hiriburuaren udalean garatzen, baizik eta inguratzen duten gune-periferiko guztietan. Hortaz, ofizina eta enpresa-egoitza berri gehienak Senako Gainak deituriko eskualdean kokatuta daude, Opera, La Défense eta Val de Seine barrutiekin bat Parisko ekonomiagune delarik. Hauts-de-Seine eskualdea hiriburuaren zabalgune bat bihurtu da, eta bertan 873.775 pertsonek egiten zuten lan 2005ean. Urte berean, 1.653.551 pertsona ziharduten Parisen bertan.
Parisko eskualdean, Frantziako ekoizpen industrialaren laurden bat produzitzen da, eta mota guztietako makineriak ekoizten dira. Era berean, luxuzko-artikuluak ere ohikoak dira Parisen, goi-mailako moda, perfumeak edo bitxiak, esaterako. Le Havre portu atlantiarra ere Pariseri lotuta egon ohi da.
Azkenik, aipatu beharra dago Paris gune turistiko garrantzitsua dela, urtero-urtero 30 milioi turista baino gehiago jasotzen baititu.
[aldatu] Ikustekoak
[aldatu] Kaleak
| Paris, Senaren ibaiertzak1 UNESCOren Gizateriaren Ondarea |
|
Notre-Dame katedrala Senaren ertzean. |
|
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | i, ii, iv |
| Erreferentzia (ID) | 600 |
| Kokapena | |
| Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
| Izen ematea | 1991 (XV. bilkura) |
| 1 Izen ofiziala UNESCO-ren arabera (euskaratua) 2 Sailkapena UNESCO-ren arabera |
|
- Champs-Élysées etorbidea (8. arrondissement): Ia 3 km luze da, La Concorde eta Charles de Gaulle plazak lotuz. "Ardatz historikoa" edo Axe historique izena hartzen du, hiriko leku enblematikoak konektatzen dituelako: Louvre-ko piramidea, Carrousel-eko Arc de Triomphe, Tuileries-eko lorategia, l'Obélisque, l'Arc de Triomphe eta l'Arche de la Défense modernoa.
Zinema, jatetxe, taberna eta denda ugari daude etorbidearen alde bietan. 1975etik, Tour de France txirrindulari lasterketa ezaguna bertan amaitzen da.
- Rue Fontaine: 9. arrondissement-ean.
- Rue des Martyrs: 9.-18. arrond.
- Rue de la Paix (2. arrond.): Ezaguna da bertan dauden bitxitegiengatik.
- Rue Saint-Denis (1.-2. arrond.): Hiriko zaharrenetarikoa da, erromatar inperioaren garaian eraikia baitago, hain zuzen ere.
- Boulevard Saint-Michel (5.-6. arrond.).
- Rue de Saint-Pétersbourg (8. arrond.).
- Rue de l'Université (7. arrond.).
[aldatu] Enparantzak
- Place de la Bastille.
- Place Charles-de-Gaulle (lehenago, Place de l'Étoile deituta): Erdian, Garaipen Arkua dago.
- Place de la Concorde: Bertan, Obelisko famatua dago.
- Place de Grève edo place de l'Hôtel-de-Ville.
- Place du Parvis-Notre-Dame: Bertan dago Notre Dame katedrala.
- Place des Pyramides: Erdian Jeanne d'Arc-en brontzezko estatua dago. Tuileries-eko lorategia gertu dago.
- Place de la République.
- Place Saint-Michel: Quartier Latin-en dago (6. arrond.).
- Place des Victoires (1.-2. arrond.).
- Place des Vosges (3.-4. arrond.).
[aldatu] Eraikin publikoak
- Eiffel Dorrea: 1889an inauguratuta, urte hartako Erakusketa Unibertsalerako. Webgune ofiziala
- Bihotz Sakratuaren Eliza edo Sacré-Coeur.
- Garaipen Arkua.
- Hôtel de Ville. Udaletxea.
- Hôtel des Invalides.
- Notre Dame katedrala.
- Garnier Opera.
- Bastillako Opera.
- L'Opéra comique.
- Palais de Chaillot.
- Palais de Justice et Conciergerie, bertan dago Sainte-Chapelle.
- Palais Royal.
[aldatu] Unibersitateak
- Sorbona Parisko Unibertsitatea (La Sorbonne).
- Université de Marne la Vallée (Paristik kanpo)
- Université de Cergy-Pontoise (Paristik kanpo)
- Université d'Evry-Val d'Essonne (Paristik kanpo)
- Université de 'Versailles Saint-Quentin-En-Yvelines (Paristik kanpo)
[aldatu] Parkeak
- Parc de Belleville.
- Parc de Bercy.
- Le bois de Boulogne.
- Parc Georges Brassens.
- Parc des Buttes-Chaumont.
- Parc André Citroën.
- Jardin du Luxembourg.
- Champ-de-Mars (7. arrond.): Eiffel Dorrea eta Eskola militarraren artean dago.
- Parc Monceau.
- Parc Montsouris.
- Jardin des Tuileries.
- Parc de la Villette.
- Le bois de Vincennes.
[aldatu] Garraioak
Sakontzeko, irakurri: Parisko metroa
- Metroa: 16 linea, 200 kilometro eta 297 geltoki.
- RER (Réseau Express Régional): A, B , C, D. E eta F Lineak.
[aldatu] Geltokiak
- Paris-Charles de Gaulle aireportua.
- Châtelet - Les Halles.
- La Défense.
- Gare de Lyon.
- Gare du Nord.
- Paris-Orly aireportua.
- Versailles.
- Orsay-Ville.
[aldatu] Beste leku batzuk
- Pariseko Euskal Etxea - La Maison Basque de Paris: Avenue Gabriel Peri, 59.
[aldatu] Musika
- Aretoak: Palais Garnier edo Parisko Opera.
- Orkestrak: Frantziako Orkestra Nazionala.
[aldatu] Paristar ezagunak
- Charles Perrault (1628- 1703), idazlea.
- Jean-Baptiste Denys (1640?–1704), medikua.
- Étienne-Louis Boullée (1728− 1799), arkitekto neoklasikoa.
- Charles Gounod (1818-1883), musikagilea.
- Edouard Manet (1832-1883), margolaria.
- Auguste Rodin (1840-1917), eskultorea.
- Claude Monet (1840-1926), margolaria.
- Paul Gauguin (1848-1903), margolaria.
- Marcel Proust (1871-1922), idazlea.
- Louis Aragon (1897-1982), idazlea.
- Jacques Lacan (1901-1981), psikiatra.
- Jean-Paul Sartre (1905-1980), idazlea.
- "Rob-Vel" (1909-1991), komikigilea.
- Edith Piaf (1915-1963), abeslaria.
- Jon Mirande (1925-1972), euskal idazlea.
- Rene Goscinny (1926-1977), komikigilea.
- Guy Debord (1931-1994), filosofo marxista, idazle eta zinema-zuzendaria.
- Brigitte Bardot (1934 - ), aktorea.
- Nicolas Sarkozy (1955 - ), Frantziako presidentea.
[aldatu] Hedabideak
Aujourd'hui en France, France Soir, La Croix, La Tribune, Les Echos, Le Figaro, Le Monde, Le Monde diplomatique, L'Humanite eta Liberation ditugu hiriko egunkari orokorrik garrantzitsuenak.
Kirol egunkari nagusia L'Equipe dugu.
[aldatu] Kirolak
Paris Saint-Germain FC hiriko futbol talde nagusia da, eta Racing Club de France ere historikoki garrantzitsua izan da.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Hors bois de Vincennes
- ↑ Hors bois de Boulogne
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Parisko webgune ofiziala (Frantsesez)
- Le Monde egunkariko webgunea (Frantsesez)
- Le Figaro egunkariko webgunea (Frantsesez)
- Le Monde Diplomatique egunkariko webgunea (Frantsesez)
- Liberation egunkariko webgunea (Frantsesez)
- Régie Autonome des Transports Parisiens (RATP) (Frantsesez)
- SNCF-Ile de France (Frantsesez)